Martxan da “Zaldibian, zaintza erdigunean” inkesta

Zaintzaren inguruko inkesta jarri du martxan Zaldibiako Udaleko “Komunitatea eta zaintza" arloak. Herritar guztiei dei egiten zaizue anonimoa den inkesta hau betetzera, azaroaren 19ra arteko epean. Jarraian aurki dezakezue informazioa eta inkesta betetzeko lotura.

 

Nahiz eta zaintza lanen gaia oso zabala izan, proposatutako inkesta honen bitartez Zaldibiako herritarrei ekintza sozial desberdinetan ematen duten denboraren erabilera galdetuko zaie, egunez egun ematen diren genero banaketak zeintzuk diren ikusi eta norberaren hausnarketa bultzatzeko helburuz.

Azken urteetan, zaintzaren inguruko herri lanketa egin da herritar eta elkarte ugarirekin  elkarlanean. Azken bi urteetan, esaterako, “Elkar zainduz, Zaintza eskubide kolektiborantz” proiektua, Emagin elkartearekin. Egin beharreko bidea, ordea, luzea da oraindik.

Azaroaren 30erako deituta dagoen greba feministarekin bat egingo du Zaldibiako udal gobernuak. Greba honen ardatza, zaintza lanen eraldaketa sakona bultzatzea da eta erakunde bezala zaintza ardatzean jartzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu.

INKESTA BETETZEKO, SAKATU HEMEN

Amaitzeko, behin emaitzak eskuan, gizon eta emakumeek jarduera-multzo nagusietan igarotako bataz besteko denbora soziala erakusten duen taula/grafikoa plazaratuko dugu.