Zaldibiako Udalak zaldibitar txikienei zuzenduriko ondorengo mezua plazaratu du.
Gehiago
Udaletik eskerrak eta animoak eman nahi dizkizuegu, bai atzo eta bai gaur, euri jasak eragindako kalteak konpontzen ari zareten herritar, bolondres eta udal langileei. Erantzun azkarrak kalteak arintzen lagundu du. Hala ere, adi jarraitzeko deia egiten dugu gaur arratsalderako ere ekaitzak baitaude iragarrita.
Gehiago
Udaletik eskertu nahi dugu eman den erantzun azkarra, eta jakinarazi nahi dugu kalteak aztertzen jarraituko dugula. 943 88 03 57 telefonoan emango da arreta herritarrek kalteen berri emateko.
Gehiago
Hemen duzue Eztitxu Mujika Zaldibiako Alkateak, zaldibitarrei zuzenduriko eskutitza
Gehiago
Azoken debekuaren eta hura bertan behera geratzearen ondoren, baratzeetako lanei buruz irizpide berriak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak apirilaren 15eko agirian, aurrekoak baina malguagoak. Hala, ereitea edo landatzea bezalako lanak ere baimentzen dira.
Gehiago
Posta Bulegotik jakinarazi digutenez, bulegoaren ordutegian aldaketak egin dituzte. Hala, egunero ordez, bi egunean behin emango da jendaurreko arreta ohiko ordutegian, 9:30etik 10:30era. Gaur, apirilak 17, eta datorren asteko asteartea eta osteguna. Hortik aurrerakoak bulegoko atean adieraziko dira.
Gehiago
Astelehenetik aurrera, apirilak 20, Zaldibiako udal liburutegian haurrentzako zein helduentzako liburuak eskatu eta etxean jasotzeko aukera izango da. Nola? Ireki albistea eta barruan dituzue argibide guztiak.
Gehiago
Bihar, apirilak 16, osteguna, arratsaldeko 16:00etan hasita, Iraitz Lizarraga ipuin kontalariaren bigarren saioa ikusgai zaldibia.org webgunean.
Gehiago
Eusko Jauraritzak EAEko merkatu eta plazetako salmenak debekatzeko hartutako erabakiaren aurrean, hainbat eragilek manifestua plazaratu dute eta bertara atxikitu da Zaldibiako Udal Gobernua. Baserritar eta erosleen eskubideak babestu daitezela eskatu du, baita azoka antolatzeko udal eskumena errespeta dadila ere.
Gehiago
Alarma egoera ezarri zenetik 3 aste pasa berri ditugun honetan, konfinamendua gutxienez apirilaren 26ra arte luzatuko dela jakinarazi dute. Puntu honetan, balantze txiki bat egin eta zabaldu nahi du Eztitxu Mujika Zaldibiako Alkateak.
Gehiago
Garai zail hauetan beraien osasunaren aurretik, herritaron ongizatea lehenetsi izana eskertu nahi diegu. Horregatik gaur apirilak 8 asteazkena arratsaldeko 20:00etan txalo zaparrada eskainiko diegu etxeetako balkoietatik.
Gehiago
Zaldibiako Udalak ondorengo mezua helarazi die herriko haur eta gaztetxoei. Gainera, apirilaren 5 igandean eguerdiko 12etan etxetako leiho eta balkoietara atera eta txalo zaparrada eskaintzeko deia luzatu die herritar guztiei.
Gehiago