Hainbat izan dira urtez urte lasterketa honen harira denetariko iritziak helarazi dituzten herritarrak, aurten bereziki. Hau honela izanda, eta ekitaldi honek duen eragin maila eta eremua kontuan hartuta, IRITZI JASOTZE ARIKETA FORMALA burutzea erabaki dugu. Jarraian informazio osoa eta parte hartzeko moduak.
Gehiago
Aurtengo udako oporretan ere Udako jarduerak antolatuko dira Zaldibian, uztailaren 3tik 21era. Alde batetik, 2 urtetik 12 urtera bitarteko haurrei zuzenduak, eta bestetik, DBH1, DBH2 eta DBH3ko gaztetxoei zuzenduak. Baterako zein besterako izen-ematea zabalik dago apirilaren 19ra arte. Albistearen barruan duzue informazio guztia.
Gehiago
Asteartean, apirilak 4, amaituko da Zaldibiako Bide Publikoen inbentarioaren hasierako dokumentuari alegazioak jartzeko 2 hilabeteko epea. Udaleko harreran edo egoitza elektronikoan aurkeztu behar dira alegazioak eta laguntza behar duenak bertan hartu behar du hitzordua idazkariarekin biltzeko.
Gehiago
Larunbatean egin zen azken hilabeteetan Zaldibira etorritako herritar berriei ongi etorria emateko saioa. Itsasondotik, Kolonbiatik, Bilbotik edo amaren sabeletik herrira etorri zaizkigun kide berriak ditugu gure artean eta herri-harrera martxan da etorri berriei esku bat bota eta herritarren arteko saretzea bultzatzeko.
Gehiago
Lau udal berriekin, 101 udal izatera iritsi da UEMA, eta ekitaldia egin zen larunbatean Azpeitian, udalerri euskaldunen garrantzia nabarmentzeko eta herri honek euskarari eusteko egindako bidea omentzeko. Bertan izan ziren Zaldibiako Udaleko ordezkariak ere.
Gehiago
Martxoaren 31n, ostiral goizean, Lardizabal herri eskolako ikasleentzako konposta galbahetik iragazteko erakustaldi irekia egingo da, eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera herrian egindako konposta banatuko da plazan auzokonpost-guneetako erabiltzaileen artean. Etxeko sukaldean organikoa kudeatzeko kubo txiki zulogabeak jaso eta auzo konpostgunean izena emateko aukera ere egongo da.
Gehiago
Goizeko 11:00etan hasiko da Ongi-Etorria udaletxean. Azken hilabeteetan herrian erroldatu diren guztiak dira gonbidatuak, eta udalak eta herriko eragileek ongi-etorria egingo diete.
Gehiago
Udaleko kale-langileen lan-taldeak beste ibilgailu bat du eguneroko lanei aurre egiteko. Ibilgailua %100 elektrikoa da, bi plazako kabina du, txoko guztietara iristeko moduko tamaina eta atzealdean material edo gaiak eramateko espazioa, igo eta jaitsierako plataformarekin.
Gehiago
Datorren ostiralean, martxoak 17, gaueko 22:30ean izango da antzezlana Herri Antzokian. Aitziber Garmendiak zuzendutako lana taularatuko dute Xabin Fernandez eta Intza Alkainek. Sarrerak astelehenean jarriko dira salgai Karreanen. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Asteleheneko osoko bilkuran jarraian duzuen adierazpena onartu zuen udalbatzak, EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkekin eta EAJ-PNVko ordezkarien abstentzioarekin. Konpromisoak hartzeaz gainera, biharko eta larunbateko ekimenetan parte hartzeko deia egiten da bertan. Bihar eguerdiko 12:00etan elkarretaratzea egingo da plazan.
Gehiago
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 4ra izango dira aurten, eta datorren asteazkenean zabalduko da izena emateko epea, martxoaren 1ean, eta hilaren amaiera arte eman ahal izango da izena. Aurten ere ibiltaria izango da UEMAk antolatutako ekimena. Orozkotik Dimarako bidea egingo dute udalekuan parte hartuko duten 120 lagunek. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da udalekuen helburua.
Gehiago
Farmazia inguruko berdegunean eta Ibarrazpikoan kokatuko dira hurrengo bi konpostgune komunitarioak. Horrekin batera, Ibarrazpira menditik datozen urak behar bezala bideratzea galarazten duen hautsitako hodi bat aldatuko da.
Gehiago