2024/09/02
Egutegiak dakarrena: iraila
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira irailean. Jarraian guztien bilduma.
IRAILAK 5, OSTEGUNA
MAIALEN LUJANBIOren "rr_6_erre(AH)ala" EMANALDIA
- ORDUA: 19:00etan
- LEKUA: Herri Antzokian
- Informazioa: HEMEN

IRAILAK 9, ASTELEHENA
2024/2025 ikasturtearen hasiera Lardizabal Eskolan, Musika Eskola eta eskolaz kanpoko hainbat jardueretan.

IRAILAK 11, ASTEAZKENA
EUSKARA ETA KULTURARTEKOTASUNA IKASTURTE HASIERAKO HITZALDIA
- ORDUA: 17:00etan
- LEKUA: udaletxeko batzar aretoan

IRAILAK 12, OSTEGUNA
HERRIKO JAIEN DISEINU ETA ANTOLAKUNTZARAKO SAIOA
- ORDUA: 18:30ean
- LEKUA: Udaletxeko batzar aretoan

IRAILAK 13, OSTIRALA
HERRI HEZITZAILEA TALDE ERAGILEAREN AURKEZPENA
Martxan jarriko diren bi proiektuen aurkezpena eta JOLASAK plazan.
- ORDUA: 17:00etan
- LEKUA: Karreane kultur etxearen atarian


IRAILAK 13, OSTIRALA
SAGARDO TXAPELKETA HERRIKO SAGARDOGILEEKIN
- ORDUA: 20:30ean
- LEKUA: Zubiburu elkartean
- MENUA: 22€ (Gernikako piperrak, txorixo egosia, sardinak, kostilla, eta gazta-menbrilloa)
- TIKEAK: Arresen, Hogarrean, Joxepanen eta Illatin.


IRAILAK 17-22, ASTEARTETIK IGANDERA
JUBILATUEN ASTEA
- Irailak 17, asteartea:
- 17:00 Bideo emanaldia eta solasaldia Herri aretoan. 2010etik 2015era arteko irteera eta ekintzen inguruko irudiak eta 2024ko lehen zatikoak
- Irailak 18, asteazkena:
- 17:00 Karta eta mahai jokoak Herri aretoan eta ondoren solasaldia.
- Irailak 19, osteguna:
- 17:00 GAU BELTZA hitzaldi-tertulia, herri aretoan: itzalitako kalabazAren berpiztea. Josu Otaiza antropologoaren eskutik.
- Irailak 20, ostirala:
- 09:30 Ttipi-ttapa Olaldeko parkean. Amaitzean, salda.
- 17:00 Toka txapelketa herrikoia plazan. Ondoren, bingoa eta solasaldia herri aretoan.
- Irailak 22, igandea:
- 11:00 Meza
- 14:00 Jubilatuen bazkaria Zubi-buru elkartean

IRAILAK 18, ASTEAZKENA
IRAKURLE TALDEAREN SAIOA (Zapiak bat elkarteak antolatuta)
FRANCESCO PASQUALEREN BOSGARREN ARIMA, Unai Elorriagarena.
- ORDUA: 19:00etan
- LEKUA: Olaldeko parkean (eguraldi txarra bada, Karreanen)
- GIDARIA: Karmele Etxabe Azkarate

IRAILAK 28, LARUNBATA
BARAIBAR-ZALDIBIA eta LIZARRUSTI-ZALDIBIA IBILALDIAK (Gailurrerantz Mendi Elkartea)
Ondoren, ibilaldietan parte hartzen dutenen bazkaria Gaztelu elkartean.
- ORDUA:
- Baraibarrera joateko, 7:30ean plazan.
- Lizarrustira joateko, 9:00etan plazan.
- IZEN-EMATERAKO INFORMAZIOA: HEMEN
