Haurren Liburu Txokoak ireki ditu ateak
Karreane Kultur Etxeko beheko solairuan egokitu da Haurrentako Udal Liburutegia. Jarraian dituzu informazio osoa eta sarbidea eskuratzeko azalpenak.
UDAL HAUR LIBURUTEGIA:
Karreane Kultur Etxeko behe solairuko aretoan egokitu da jaioberrietatik hasi eta LH 2.mailara arteko haurrentzako liburuen irakurketa txokoa. Orain artean lehen solairuan kokatu izan da udal liburutegi zerbitzu osoa, baina familientzako espazio goxo baten falta sumaturik eta irakurzaletasuna/ahozkotasuna bultzatu asmoz egokitu da gune berria. Zaldibiako Herri Hezitzailearen taldea izan da bide-lagun eta bertan garatuko da ipuin kontaketa herrikoien ekimena ere, hilero azken asteazkenetan 16:30ean.
HAUR LIBURU TXOKOKO ARAUDIA:
- OHAR OROKORRAK:
- Haur bakoitzak bere arduraduna izango du gelan bertan.
- Gelan sartutakoan oinetakoak kendu behar dira eta horretarako egokitutako armairuan utzi.
- Lagunak, liburu/altzariak eta araudia errespetatuko ditugu guztiok.
- Liburu txokoan lasaitasunezko giro goxoa izango da nagusi. Merienda jatea eta jolasak gune honetatik kanpo egingo dira.
- Liburu bakoitzak bere lekua du. Hartu, erabili eta berriro bere lekuan utzi behar da, txukun jasota.
- Libururen bat hondatzen bada horren berri emango da lehen pisuko bulegoan eta Gurutze Gorria duen kaxan utzi behar da.
- Liburua etxera eramateko mailegu zerbitzurako aukera dago eta ohi bezala lehen solairuan egingo da. Liburuak itzultzeko ere lehen solairuko bulegora joko da.
- Ez ohiko gertaeraren bat gertatzen bada, edo gunearen erabilera oztopatzen duten jarrerak baldin badaude Kultur Etxean jakinaraziko da.
- ORDUTEGIAK ETA SARBIDEA:
- Erabiltzaile izateko eskaera Karreane Kultur Etxean egingo da, horretarako eskaera eta konpromiso orria betez.
- Gelarako sarbidea emango zaizu. Aurrez giltza elektronikoa baduzu, bertan aktibatuko zaizu sarbidea. Eta bestela, 5€ko fidantza jarri eta giltza elektronikoa egingo zaizu. Fidantza giltza itzultzean bueltatuko da eta giltza galduz gero fidantza ere galdu egingo da.
- Ordutegia:
- Astelehena, asteartea eta asteazkena, 16:00etatik 18:30era.
- Ostegun eta ostiraletan, 10:30etik 12:30era eta 16:00etatik 18:30era.
- LEHENTASUNAK ETA HAURREN ADINAK:
- Jaioberrietatik hasi eta LHko 2. Mailara artekoek (hauek barne), dute lehentasun osoa, baita hauen zaintzaileek ere.
- Zaintza behar duten senide/zaintza-kide zaharragoen kasuan, haiei ere gelan sartzen utziko zaie.
- Jende kopurua handia den egunetan, haur bakoitzak gehienez zaintzaile bat izatea eta gelaren erabilera denbora murriztea eskatzen da, lehentasuna haur guztien irakurzaletasunari emanez.
- LH 3. Mailatik gorako haurrentzako liburuak lehenengo solairuan daude. Hala ere, beheko gunetik liburuak hartzeko aukera izango dute, liburuzainei esanda.