Zaldibiako Goizane eraikinaren estalkiaren gainean soberako autokontsumorako eguzki-instalakuntza fotovoltaikoa jarri nahi da. Deialdi honen xedea lan horiek eta 40 kwp-ko eguzki eremuko potentzia konpentsatzeko instalakuntza eta legeztatzeko izapideak egiteko lanak esleitzea da. Eskaintzak aurkezteko epea urriaren 22an amaituko da. Eskaintzak egiteko esteka, jarraian.
Gehiago
Asteazken honetan, hilak 10, Energia komunitatea sortzeko 3. bilera egingo da. 18:30ean izango da udaletxeko batzar aretoan eta, aurrekoetan bezala, herritar guztiei irekia. Ikusgai dituzue lehen bi bileretako aktak.
Gehiago
Ikasturte honetan Agenda 2030 egitasmoaren barruan Energiaren eta zehazki Erroten gaia landu dute Lardizabal Eskolan. Lehen Hezkuntzako maila guztietako ordezkariak udaletxean izan dira Ioritz Berra alkateari egindako lanaren berri ematen.
Gehiago
Tokian tokiko baliabideen kontsumo eredu arduratsu eta jasangarriari jarraiki, herritar guztiei irekitako energia berriztagarrien komunitatea eratzera goaz Zaldibian. Datorren asteazkenean, ekainaren 5ean, 18:30ean izango dugu lehen zita udaletxeko batzar aretoan. Informazio gehiago, jarraian.
Gehiago
Asteazken honetan, hilak 22, energia garbia sortzeari buruz interesa duen orok hitzordua du arratsaldeko 18:30ean udaletxeko herri aretoan. Bertan izango ditugu Joseba Agudo eta Antonio Urbina, Nazertek Aholkularitzako zuzendaria eta Nafarroako Unibertsitateko irakaslea, hurrenez hurren.
Gehiago