Abenduak 30, astelehena, 17:00etan Zaldibiako antzokian, antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu JON BELDURGABEA taularatuko dute guztion gozamenerako.
Gehiago
Azaroan egin ziren sektorekako 5 saiorekin eta pasa den astean egindako saio zabalarekin, amaitu da partaidetza prozesuko lehen fasea. Guztira 80 herritar inguruk hartu dute parte saioetan eta ekarpen ugari bildu da.
Gehiago
Azaroan egin ziren sektorekako 5 saiorekin eta pasa den astean egindako saio zabalarekin, amaitu da partaidetza prozesuko lehen fasea. Guztira 80 herritar inguruk hartu dute parte saioetan eta ekarpen ugari bildu da. Ostegun iluntzean elkartuko da Talde Eragilea jasotakoen berri izan eta hurrengo urratsak zehazteko. Beraz, eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei eta urte berriarekin batera emango dugu jarraipenaren berri.
Gehiago
Abenduak 18 asteazkena, 18:30etan Karreane kultur etxean, Harkaitz Canoren eskutik solasaldia; Antzara eguna liburuaren aurkezpena eta euskal komikiari buruzko hainbat zertzelada.
Gehiago
Usurbilgo Alkate den Agurtzane Solabarrieta Mesak gutuna bidali dio Zaldibiako Alkateari. Usurbilgo Udalbatzak hala erabakita Erraustegia martxan jarri izanaren harira Gipuzkoako Alkate guztiei bidali die gutuna Solabarrietak eta ostiral honetan, abenduak 13, 19:00etan Usurbilen egingo den manifestaziora joateko deialdia egin dute.
Gehiago
Abenduaren 12an, OSTEGUNA, arratsaldeko 19:00etan herritar guztiei zuzenduriko saio irekia burutuko dugu Antzokian Zaldibia plazara! parte hartze prozesuaren baitan.
Gehiago
Udal Eraikin berria egiteko lanak martxan direla, plazaren diseinu berria zehazten joateko unea heldu da: estalpea, parkea, egonlekuak,… Azarotik martxora garatuko den prozesuaren 1. fasea hasiko da datorren astean sektorekako saioekin. Jarraian azalpen gehiago eta saioen datak.
Gehiago
Auzolanerako deia luzatu nahi dugu urriaren 26, larunbaterako. Zaldibiako hilerrian txukunketa lan orokorrak burutzea da helburua. Edonork burutu ahal dituen lanak egin asmo dira. Zaldibiako Udalak dei egiten die herritarrei auzolanean parte hartzera.
Gehiago
Ostiral honetarako iragarri bagenuen ere, azkenean ARDIKI EGUNAren baitan egingo da azaroan hasiko den partaidetza prozesuaren aurkezpena. Plazan bertan kokaturiko gune batean, 11:00etatik 13:00etara prozesuari buruzko azalpenak emango zaizkie gerturatzen diren herritarrei eta plazako argazki zahar eta berriagoak egongo dira ikusgai.
Gehiago
Gaur urriak 17, Zaldibiako Udalbatzak aho-batez ondorengo adierazpena onartu eta bihar ostiralerako herritarrak plazan biltzera deitu ditu arratsaldeko 20:00etan.
Gehiago
Xalbador Garmendia iazko azaroan hil bazen ere, zaldibitar eta anoetarrek elkar hartu eta gorazarre ekitaldia egingo diote datorren larunbatean, urriaren 12an, iluntzeko 18:00etan Anoetako Plazan. Bertan izango dira txistulari, joaldun, abesbatza eta musikariak, besteak beste. Atxikita duzue Xalbadorren bizitzari buruzko diptikoa.
Gehiago
Zaldibiako Udaletik, aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde keinu txiki bat egin nahi dugu. Behar bereziak dituzten txikienek ere barraka edo tiobiboez goza dezaten nahi dugu.
Gehiago