Lardizabal Herri Eskolaren eta Zaldibiako Udalaren eskutik, “Zure platerean hasten da mundua” proiektua herritarrei zabalduko zaie. Eskolako LH 1, 2 eta 3 mailetako ikasleek unitate didaktikoa landuko dute aste honetan, eta asteazkenean, azaroaren 30ean, dokumentala herritar guztientzat ikusgai izango da, 18:30ean udaletxeko herri aretoan.
Gehiago
Urte berriaren batera sartuko da indarrean hondakinak sortze bidezko hobarien sistema. Auzokonposta guneak ere, lehenengo biak martxan dira. Hauei buruzko informazio osoa emango da plazan bertan goiz eta arratsalde izango den postuan, bertan izena emateko tramiteak egiteko aukera ere izango delarik.
Gehiago
Aurrekontuak onartzearekin batera eman zitzaien bide bi proiektuei. Batak, segida ematen dio 2018an irekitako Kimuene Kulturgunea egokitzeari, eta besteak 2021ean haurreskolako teilatuan jarritako energia auto-hornikuntzaren bideari. Jarraian informazio osoa:
Gehiago
Iaz haurreskolako plaken instalazioa egin ondoren, 2022an udaletxeko teilatuari heltzea aurreikusi zen. Udaberrian proiektua aztertu eta idatzi zuen Goiener Taldeak eta udaran deialdi irekia egin ondoren, ebatzi da nork egingo dituen lanak. 20 kWko instalazioa (56 plaka) jarriko dira teilatuko hegal batean eta bertan sortutako energia autokontsumo-partekatu sistemaren bidez Udaletxeko, Beti Gazte tabernako eta Itoitz Etxeko (Mediku-etxe-gaztetxea) hornidurarako erabiliko da. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Datorren asteazkenean, uztailak 27, iluntzeko 19:00etan izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Udaletxeko areto nagusian izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago
Zaldibiako Udaletxeko teilatuan autokontsumorako 20kW-tako eguzki-instalazio fotoboltaiko bat jartzeko deialdia ireki du Udalak, kontsumo eraginkorrago, jasangarriago eta aldi berean ekonomikoagoa helburu. Eskaintzak aurkeztu nahi dituztenek kontratatzailearen profilean aurkituko dute informazio osoa. Nafarkoop Energia Ekimen Sozialeko Kooperatibak idatzi du proiektua, 33.981,64 €an baloratua, BEZa barne. Abuztuaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira eskaintzak.
Gehiago
Aurtengo aurrekontuen zati bat udal brigadarako kamioneta moduko ibilgailu elektriko baten erosketara bideratzea onartu zen eta bide horretan urrats berria eman du Udalak. Gaurtik hasi eta uztailaren 12ra arte, irekita dago kontrataziorako deialdia. Hornidura motako kontratu honek 46.932 eurokoa (BEZ gabe) du hasierako balioa.
Gehiago
Asteburuan Arastortz mendiaren inguruan izandako sutearen harira, hainbat ohar plazaratu ditugu bi udalok herritarrei eskutan izan dugun informazioa helaraziz eta ikusi ditugun gabeziak azpimarratuz, besteak beste. Izan ere, bizitako egoeraren eta ikusitako gabezien aurrean, herritarrei informazioa zintzoki emateko beharra sentitzen dugu. Jarraian adierazpenak:
Gehiago
Administrazio publikoetan lehen lanbide-esperientzia izateko Europako programa baten barruan, 16 eta 30 urte bitarteko gaztea urtebeterako kontratatzeko deialdia zabaldu du Udalak. Lanbideren bidez eman behar da izena eta jarraian irakur ditzakezue baldintzak eta bestelako informazioa.
Gehiago
Bihar asteazkena, maiatzak 4, iluntzeko 19:00etan izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Udaletxeko areto nagusian izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago
2020an Beko Errota edo Fabrika etxeari zegokion ur-aprobetxamendu baimena iraungi ondoren, URA uraren euskal agentzia Urbia – Goiz Eguzki parean dagoen presa hidraulikoa kentzeko lanak egitera doa apirilaren 19tik aurrera.
Gehiago
Apirilaren 3rako zuhaitz eguna antolatu du Enirio-Aralar Mankomunitateak. Urmaela babesteko itxitura bat egin berri da Irazustako lepoko dolina batean, eta itxitura honen barruan pagoa eta lizarra landatuko dira. Auzolanean egingo den lan bat izanik, Enirio-Aralarko Mankomunitateko herritar guztiei egin zaie gonbitea.
Gehiago
Lardizabal Herri Eskolak, Gailurrerantz Mendi Elkarteak eta Zaldibiako Udalak landaketa asteburua antolatu dute otsailaren 18-20 astebururako. 18an eskolako ikasleek burutuko dute landaketa hilerri aurreko parkean. Otsailaren 20an Arkakako Elizbasoko herri lurretan landaketa herrikoia burutuko da. Aurrez eremua prestatzeko auzolana antolatu da otsailaren 12an.
Gehiago
Datorren ostegunean, urtarrilak 20, iluntzeko 18:30ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Udaletxeko areto nagusian izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago
Udal Gobernuak erabaki bezala, herri-mendian larrealdi baimena duten erabiltzaileei etxez etxe banatu zaie gutuna, pistan ibilgailuz ibiltzeko gaur arte dauden arauak errespetatzeko deia egiteaz gainera, mugatutako bidean pasatzeko debekuaz ohartaraziz. Ohar honek azken asteetan izandako harriak mugitzeko ekintzei erantzuten die.
Gehiago