Artxanberriko konpostgunea ostiralean jarriko da martxan

Ostiral honetan, abenduaren 23an jarriko da martxan Artxanberrin - Estanko atzean eraikitako konpostgunea. Herritar ugarik izena emana du bertan konposta egiten hasteko eta bi hitzordu jarri dira azalpenak eta giltza jasotzeko: goizean 10:30ean eta arratsaldean 16:00etan, Artxanberriko konpostgunean bertan. Izena emanda dauden herritarrei, beraz, bi hitzorduetakoren batean bertaratzeko deia egiten diegu.  

 

Hondakin organikoaren kudeaketa herrian bertan egiteko helburuarekin, urrian martxan jarri ziren Mendi-Ondo eta Gaztainadi inguruko lehen bi auzo konpostguneak. Ondoren, eskolan jarri zen hirugarrena eta Artxanberrikoa laugarrena izango da. Gune handia da hau, metro koadro bateko 6 modulo jarri direlarik eta etorkizunean beste hiru jartzeko aukerarekin. Izan ere, gune hau izango da herri-guneko bizilagun askorentzat hurbilen dagoen puntua. Urte hasierarekin bosgarren gunea jarriko da martxan, Ibai-Ondo atzekoa. 

Abenduaren 1ean egin ziren gune berrien inguruko bilerak auzotarrekin eta bertan jaso ahal izan zen konposta proiektuari buruzko informazioa. HEMEN ere aurkitu dezakezu informazio guzti hori. 

 

ARTXANBERRIKO KONPOSTGUNEA MARTXAN JARTZEA:

EGUNA: abenduaren 23a, OSTIRALA

ORDUA: 2 AUKERA

  • Goizean, 10:30ean
  • Arratsaldean, 16:00etan

LEKUA: Artxanberriko konpostgunean

ZER EGINGO DA: Udal langileak Artxanberrin konposta egiteko izena emanda dauden herritarrei azalpenak eman, zalantzak argitu eta giltzak banatuko dizkie. 

ZALANTZAK:

  • Izena emanda nago, baina ostiralean ez goizean eta ez arratsaldean ezin dut bertaratu. Zer egin dezaket? Saiatu zuk ezin baduzu etxeko edo inguruko norbait etortzen, ahal dela. Inolaz ere etortzerik izan ez duten herritarren kasuan, Udaletxetik pasa beharko dute datorren astean, astelehenetik ostiralera bitarteko tartean.
  • Ez dut oraindik izena eman, baina interesatzen zait eta informazioa nahi dut. Zer egin dezaket? Ahal baduzu etorriko ostiraleko hitzorduren batera. Bertan jasoko dituzu azalpenak eta izena emateko bidea jarriko zaizu. 

 

IBAI-ONDOKO KONPOSTGUNEA MARTXAN JARTZEA: urte hasieran jarriko da martxan, egun zehatza aurrerago jakinaraziko da. Azalpen eta giltza banaketa modu berdina erabiliko da.