Ingurumen, Lehen Sektore eta Landa Garapeneko lan-arlo deialdia
Bihar asteazkena, maiatzak 4, iluntzeko 19:00etan izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Udaletxeko areto nagusian izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
EGUNA: 2022ko maiatzak 4, asteazkena
ORDUA: Iluntzeko 19:00etan, Udaleko Areto Nagusian
GAIAK:
- Herri-bideen inbentarioa: aurten hasiko den lanketa azaltzea
- Igirua:
- 2022ko larrealdia: abeltzainekin izandako bileraren berri ematea
- Inbertsioak edo egin beharrak azaltzea-jasotzea
- Biziola-bizigaia: aurkezpenaren berri ematea
- Maiatzak 15, igandea: Errota Eguna eta Baserritarren Eguna
- URA Agentzia: Urbia - Goiz-Eguzki pareko presa eraitsi eta erreka lehengoratzeko lanak azaltzea
- Baso Habitatak lehengoratzeko lanak: proiektuaren hurrengo urratsak azaltzea
- Eguzki-energia proiektuak: haurreskolako teilatuan eta udaletxean.
- Tarte irekia
Gogoratu udal lan-arloetan aztertzen diren gaien inguruan jakin edo ekarpenak egin nahi dituen edozein herritarrek parte hartu dezakeela.