Herriko ostalaritza itxita mantentzen den garai hauetan, herrian bertan kontsumitzeak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu Zaldibiako Udaletik. Gogoratu erosketa bonoak abenduaren 31 baino lehen erabili behar direla.
Gehiago
Igandean Zaldibiako Udal gobernuak mezua grabatu zuen azken urtearen balorazio aurrerapena eginez. Ez da urte xamurra izaten ari eta geratzen denak ere ez du lasaia izango denaren itsurarik. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago
Hemen duzue Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lehendakaritzatik oraintxe plazaratu duten dekretua. Hitzez hitz eta ogirinala erantsirik agiri moduan. Bertan jasotzen dira datozen eguneratako neurriak.
Gehiago
Esan beharrik ez dago, hemen da negua. Hainbat ekitaldi antolatu ditugu neguko solstizioaren ingurumari hauetarako. Jarraian dituzu ikuskizun eta egitasmoen inguruko azalpenak, egingo diren ekitaldiei buruzko informazioa eta bertaratzeko baldintzak. Gogoratu izen emate guztiak eta sarrerak abenduaren 14an hasi eta 23a baino lehen eskuratu beharko direla Karreane Kultur Etxean. Animatu eta parte hartu!
Gehiago
Udalaren irudi berria aukeratzeko prozesua azken txanpan sartzera doa. Herritarren artean informazioa banatu eta galdetegiak jaso zituen Jarraipen batzordeak. Prozesuarekiko adostasun zabala jaso da eta aurkezten diren lau irudietakoren batek Udal irudi berria izateko balio duela adierazi zuen galdetegia bete zuten herritarren gehiengoak. Hau horrela izanik, 2020ko abenduaren 14tik abenduaren 20ra aurkeztutako lau irudiak bozkatu ahalko dira Karreane kultur etxean. ERABAKIA ZURE ESKU! Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago
2020ko azaroaren 24an Zaldibiako Udalak burututako osoko bilkuran EH Bilduk proposatuta, Euskararen nazioarteko egunaren harira ondorengo adierazpen instituzionala onartu zen aho batez.
Gehiago
2020ko azaroaren 24an Zaldibiako Udalak burututako osoko bilkuran EH Bilduk proposatuta, ondorengo adierazpen instituzionala onartu zen aho batez.
Gehiago
2020ko azaroaren 24an Zaldibiako Udalak burututako osoko bilkuran EH Bilduk proposatuta, ondorengo adierazpen instituzionala onartu zen aho batez. Azaroaren 25ean, arratsaldeko 17:30etan Zaldibiako plazan biltzera deitu ditu herritarrak, baita egun honen harira antolatu diren tailerretan parte hartzera ere.
Gehiago
Azaroak 25 Emakumeen* kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko da. Egun honetan, urte guztian zehar emakumeek* pairatzen dituzten indarkeria mota guztiak salatzen dira, eta honekin amaitu behar dela aldarrikatzen da. Zaldibiako Udalak eta Aske talde feministak hainbat salaketa, kontzientziazio eta sentsibilizazio ekintza antolatu ditugu elkarlanean. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago
Zaldibiak Udal Eraikin berria izango du aurki eta "Zaldibia" izenaren benetako esanahitik eta herritarrengandik gertuago egongo den irudi berri bat lantzeko une egokian gaudela uste dugulako abiatu dugu prozesu parte hartzailea. Egungo egoeran badakigu ez dela herritarren kezka nagusia, baina arriskuan inor jarri gabe eta prozesua osasun neurriekin uztartuz, egingarria dela uste dugu.
Gehiago
Eusko Jaurlaritzak indarrean diren araudiei buruzko galde-erantzunak biltzen dituen dokumentua eguneratzen jarraitzen du eta gaur atera da azken eguneraketa. Bertan, batez ere ostalaritzari buruzko argipenak dira aldatu direnak. Jarraian duzue osorik.
Gehiago
GAUR azaroak 16 astelehena arratsaldeko 15:00etan jarriko dira eskuragarri UDAZKEN BIZIA kultur egitarauko azken ekitaldiko sarrerak. Ikuskizuna ostiralean izango arratsaldeko 19:00etatik aurrera Resti pilotalekuan.
Gehiago