2021erako AURREKONTU PROPOSAMENA azken txanpan

Udal herri batzarrean proposamena aurkeztu ondotik, EAJ-PNVko udal taldeak mahai gainean jarritako aldaketak aztertu ditu Zaldibiako udal gobernuak. Hemen dituzue jasotako proposamenak eta hauen inguruan udal gobernuak egindako hausnarketa eta ostiralean egindako batzorde bileran emandako erantzuna. 2021erako aurrekontuak onartzeko plenoa otsailaren 11n burutuko da.
Gehiago

Ohiko osoko bilkurako kronika

Atzo burutu zuen Zaldibiako udalbatzak urtarrileko ohiko osoko bilkura. Jarraian dituzue bertan landu zen gaitegia eta hartutako erabakiak.
Gehiago

Hobeki elkarteak biohondakinen kudeaketaren inguruko jardunaldiak egingo ditu otsailaren 17an

Udal-teknikari eta zinegotzientzat prestatutako saioak diren arren, interesa duen edonork eman dezake izena: aurrez aurre eta ‘streaming’ bidez izango da.
Gehiago

Astelehenetik aurrera, neurriak zorroztu ditu Eusko Jaurlaritzak

Astelehenetik aurrera ezingo da udalerritik atera, gehienez 4 laguneko juntaizoak burutu ahalko dira ostalaritzan, kalean nahiz etxean. Kirol jarduera guztietan nahitaez erabili beharko da musukoa uneoro. Jarraian duzue plazaratu duten agindua eta bertan aurkituko dituzue xehetasunak eta salbuespenak.
Gehiago

Baso-habitatak lehengoratzeko ekintzen jarraipena larunbatean

Zentraleko putzuan iaztik hasita dauden lanei segida emango zaie bihar, goizetik hasita. Adituek bertako espeziak landatuko dituzte lehen egurrezko egiturak zeuden tokietan. Ibilaldia eginez gerturatzen zareten herritarrek, lanak bertatik bertara ikusteko aukera izango duzue.
Gehiago

2021erako erronka proposamenak aurkeztu ditu Udalak herri batzarrean

Zaldibiako Udalak arloz arloko 2020aren balorazioa eta 2021. urteari begirako erronkak proposatu ditu urteko lehen herri batzarrean, Erronka hauei loturiko aurrekontu proposamena aurkeztu zuen atzo Antzokian. Bileran 30 lagun inguruk parte hartu zuten, erdiak telematikoki, eta hemen duzue batzarreko grabazioa ikusgai.
Gehiago

Ostegunean antzokian, udal herri batzarra burutzeko deialdia

Zaldibiako Udalak urteko lehen UDAL HERRI BATZARRA antolatu du urtarrilaren 21 ostegunerako. Arratsaldeko 19:00etan Antzokian burutuko da eta dagozkion segurtasun neurrien baitan antolatuko da. Aurreko urteko balorazioa eta datorrenari begirako erronkak eta aurrekontu proposamena aurkeztuko dira.
Gehiago

Gaur gauerditik aurrera neurri berriak indarrean

Atzo bildu zen LABI batzordeak hartutako erabakien dekretua gaur goizean argitaratu da eta jarraian duzue neurri berriei buruzko informazioa.
Gehiago

Herri kirolak, jolas erraldoiak eta ginkana Negu Bizia kultur agendari amaiera emateko

Bihar urtarrilak 4 adin guztietako haur eta gaztetxoentzat, ARTZAINEN HERRI KIROLAK 11:00etatik 13:00etara. Urtarrilaren 7an, JOLAS ERRALDOIAK JOLASEN TAILERRA 11:00etatik 13:00etara lehen hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailakoentzat. Urtarrilaren 7an, GINKANA Resti pilotalekuan 11:00etatik 13:00etara lehen hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailakoentzat.
Gehiago

Ostalaritzaren irekiera baimendu da bihartik aurrera

Osasun sailaren ebazpenaren arabera, Zaldibiako ostalaritza ireki ahal izango da, bihar goizeko 9:00etatik aurrera eta gutxienez datorren astelehenera arte. Herriko inzidentzia-tasak altua izaten jarraitzen badu ere, Ordiziako Osasun Eremuko tasa jaitsi da eta horrek eragin du aldaketa.
Gehiago

Eguberrietako neurriak gogortu ditu Jaurlaritzak

Gaur, abenduaren 23 asteartea plazaratu dute EHAAan Eusko Jaurlaritzak eguberrietarako gogortu dituen neurrien bilduma.
Gehiago

Zaldibiako Udal irudi berria erabaki dute herritarrek

2020ko abenduaren 20an Zaldibiako plazan jendaurrean egindako kontaketaren emaitzek ez dute zalantzarako tarterik utzi. Erabakian parte hartu duten herritarrek gegiengo osoz erabaki dute Zaldibiako Udalaren irudia izango dena. Asteartean burutzekoa den osoko bilkurara eramango da herritarrek hartutako erabakia, bertan berretsia izan dadin.
Gehiago