Mila esker Udalaren inkestan parte hartu duzuen guztioi!

Zaldibiako Udala, Udal zerbitzu, komunikazio eta parte hartzeko bideen inguruko INKESTAren EMAITZAK aztertzen ari da. Momentuz hemen dituzue parte hartzeari buruzko datuak, emaitzak aztertu ondoren plazaratuko da hausnarketa osatuagoa.

 

Parte hartzeari dagokionean 86 lagunek erantzun dute galdetegia. Hauetatik 62k internet bidez eta 24k paperean.

Hizkuntzari dagokionean, 10etik 8k Euskaraz erantzun du. %82.4 Euskaraz, %12.9 gazteleraz, %4.7 errumanieraz eta Arabieraz eta Ingelesez ez du inork erantzun.

Genero identitateari dagokionean %62.2 emakumezkoa, %36.6 gizonezkoa eta %1.2 Ez-bitarra.

Adinari dagokionean inkesta erantzun duen gazteenak 19 urte ditu eta zaharrenak 84, baina tartean hamarkada guztietako jendeak erantzun du. Inkesta erantzun duen hirutik batek 34 eta 46 urte artean ditu.

Oinarri honekin, jasotako erantzunak aztertu eta hobekuntzak aztertzeari ekin diogu. Hausnarketa eta proposamenak osatu eta borobiltzean plazaratuko ditugu.