Azaroaren 6an egin zen festetako balorazio irekia: egitarauko ekintzen banakako eta zeharkako gaien balorazioak, eta 2025 jai egutegia izan ziren landutako gaiak. Jarraian aurtengo festei buruz eta balorazio saioan aipatutakoak kontuan izanik Udalak egin duen irakurketa.
Gehiago
Azaroaren 6an, asteazkena, egingo da festen balorazio saio irekia, 18:30ean Kultur Etxeko ganbaran. Herritarrak eta herriko eragileak gonbidatuak daude eta jarraian dituzue bertan landuko diren gaiak.
Gehiago
Zaldibiako jaietarako hainbat eskaera izaten dira herrian ogitarteko eta abarrak saltzeko postu edo furgonetenak. Eskaera guztien artean bi espazio zozketatuko dira: bat zozketa libre bidez eta bestea Goierrin erregistratutako jarduera ekonomikodunen arteko zozketa bidez. Jarraian oinarriak eta informazio gehiago.
Gehiago
Udazkenarekin batera, badatoz herriko festak ospatzeko egunak. Urriaren 3, 4, 5, 6, 11 eta 12an izango da zer egin eta zer goza Zaldibian. Jarraian duzue festa batzordeak urtean zehar egindako lanketatik osatutako egitaraua. Datorren astean banatuko dira eskuzko aleak etxez etxe.
Gehiago
Herenegun, astelehenarekin, San Ferminak ospatu zituzten haurrek Zaldibiako plazan. Udako jardueren barnean, elizako ordularian 12ak jo zutenean hasi zen festa. Ikusgai daude argazkiak.
Gehiago
Asteazken honetan egitekoa zen herriko jaien diseinu eta antolakuntzarako hirugarren saioa, baina hilaren 26ra, asteazkenera, atzeratu da. Iluntzeko 19:00etan izango da Karreane kultur etxeko ganbaran.
Gehiago
Ekainaren 23an, igandearekin, ospatuko dugu urtero bezala udako solstizioaren festa. Egitaraua prest dugu eta azken urteetan bezala, plazan afaltzeko mahai eta aulkien eskaerak nola egin ere albiste honetan irakurri dezakezu.
Gehiago
Apirilaren 19an egin zen bileran hizpide izan genituen joan den urteko festen errepasoa, 2024ko jaietarako kontuan hartu beharrekoak, festa egunak eta musika taldeen proposamenak. Bigarren bilera bihar izango da, hilak 24, honako gaitegiarekin: lehen egitarauaren zirriborroa, musika taldeen aukeraketa, txupinazorako proposamenak eta ingurumenaren zaintza.
Gehiago
Urtero legez, maiatzaren hamabostean bazkaria antolatu da Baserritarren Egunaren harira. Kixkurgune jatetxean izango da aurten eta tikeak salgai daude jadanik. Informazioa, jarraian.
Gehiago
Ostiralean, hilak 19, egingo da Zaldibiako festen diseinu eta antolakuntzarako lehen saioa. Arratsaldeko 18:00etan udaletxeko batzar aretoan. Ordubeteko iraupena izango du eta herritar oro dago gonbidatuta. Informazio gehiago, jarraian.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira martxoan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Bihar, otsailak 13, inauteri asteartea, puzgarriak izango dira goiz eta arratsaldez herriko haur eta gaztetxoen gozamenerako. Eguraldi ona espero denez, plazan izango dira.
Gehiago
Iraileko matrikulazio kanpainaren ondoren, urria erdialdetik martxan dira euskara ikasteko ikastaroak Zaldibian. Ikas-maila ezberdineko bi talde osatu dira, eta astelehen, astearte eta asteazken arratsaldeetan dituzte klaseak. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Aurtengoan igandearekin dator Euskararen Nazioarteko Eguna. Ostiral iluntzean Kantu Jira herrikoia izango da plazan hasita eta igandean haur eta gaztetxoentzako bi filme eskainiko dira Karreanen.
Gehiago
Donostiako Goizaldi Dantza Taldeak 75 urte bete ditu aurten eta urteurreneko ospakizuneko azken emanaldia Zaldibian egingo dute igande honetan, eguerdiko 12:00etan hasita. Iztueta Dantza Taldeko dantzari helduenak ere lagun izango dituzte. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago