Joan den ostiralean itxi zen hil amaierako Gazte festetan jakiak saltzeko postua jartzeko eskaera egiteko epea. Gaur zortzi, ekainaren 12an, goizeko 10:00etan udaletxeko batzar aretoan, zozketa egingo da aurkeztu direnen artean. Jarraian, informazio gehiago.
Gehiago
Zaldibiako jaietarako hainbat eskaera izaten dira herrian ogitarteko eta abarrak saltzeko postu edo furgonetenak. Eskaera guztien artean bi espazio zozketatuko dira: bat zozketa libre bidez eta bestea Goierrin erregistratutako jarduera ekonomikodunen arteko zozketa bidez. Jarraian oinarriak eta informazio gehiago.
Gehiago
Aurrerantzean kafe-kapsulak bereizita birziklatu ahal izango dira Zaldibian ere. Mediku-etxearen aurrealdean jarri da edukiontzia arropa, pilak eta olioa biltzeko edukiontzien ondoan. Edozein kafe-kapsula mota bota daiteke bertara eta bere horretan utzi behar dira, hustu gabe: berdin plastikozkoak, aluminiozkoak zein konpostagarriak.
Gehiago