Gazte festetan Food Truck postua jartzeko aurkeztu direnen artean zozketa

Joan den ostiralean itxi zen hil amaierako Gazte festetan jakiak saltzeko postua jartzeko eskaera egiteko epea. Gaur zortzi, ekainaren 12an, goizeko 10:00etan udaletxeko batzar aretoan, zozketa egingo da aurkeztu direnen artean. Jarraian, informazio gehiago.

 

1. Furgoneta batentzako espazio bat zozketatuko da  ekainaren 26, 27 eta 28ko Gazte festetan ogitartekoak eta abar saltzeko furgoneten artean, oinarrietan idatzitako prozedurari jarraituz.

  • Postua: Eskaera guztien artean egindako zozketa bidez esleituko da.
  • Ordezkoa: Zozketa bidezko behin-behineko esleipenean ordezko bat izendatuko da, espazio horretarako, lehenengoak huts egingo balu ere.

2. Okupazioaren lekua: Santa Fe 23 helbidea: 1. espazioa

3. Okupazio egunak: 2025eko ekainak 26, 27 eta 28

4. Zozketa eguna eta ordua: 2025eko ekainaren 12an egingo da, 10:00etan, udaletxeko batzar aretoan

5. Zozketaren emaitzaren jakinarazpena: Zaldibiako Udalaren web-orrian argitaratuko da eta horrek jakinarazpen-izaera izango du eragin guztietarako.

 

Jarraian irakur ditzakezue oinarri arautzaileak: