Alamartxo gaueko egitaraua

Ekainaren 23an, astelehenarekin, ospatuko dugu urtero bezala udako solstizioaren festa. Egitaraua prest dago eta azken urteetan bezala, plazan afaltzeko mahai eta aulkien eskaerak nola egin ere albiste honetan irakur dezakezu.

 

Plazan urtean zehar izaten den ekitaldi jendetsuenetakoa izaten da ekainaren 23koa.

 

ALAMARTXO GAUEKO EGITARAUA:

  • 18:30ean Txanbolintero txistulari taldeak alaituko ditu kaleak.
  • 20:00etan ANE URBIETA eta MAIALEN LARRAÑAGA trikitilarien saioa eta sagardoa txotxetik plazan
  • 21:00etan HERRI AFARIA plazan
  • 22:30ak aldera SU PIZTEA eta Iztueta Dantza Taldearen EMANALDIA
  • Ondoren trikitilariekin ERROMERIA

 

MAHAI ETA AULKIAK:

Aurtengoan ere Zubi-Buru Elkartea eta Gaztelu Elkartea elkarlanean arituko dira 150 lagunentzako herri-afaria antolatzen.

Horretaz gain, norberak afaria etxetik ekarrita afaltzeko mahaiak eta aulkiak erabiltzeko aukera izango da. Udaletxean, Kultur Etxean edo eskatu.zaldibia.eus web atarian egin daiteke erreserba eskaera. Erreserba egin eta onartua izan zaien guztiek, astelehenean 18:30etik 19:30ak arteko tartean PLAZAN jaso beharko dituzte mahai eta aulkiak.

Afaldu ondoren eta emanaldia hasi aurretik, 22:00etatik 22:30ak bitartean, hartutako mahai eta aulkiak norberak itzuli beharko ditu  Gure Ametsa biltegira. 

 

SU-PIZTEA:

Urtero bezala udal-langileek prestatu eta Iztueta Dantza Taldeko partaideak arduratuko dira sua pizteaz, beraz gainontzekoek ez dute alamartxoan eskurik sartu behar.

 

TRAFIKO OHARRA:

Astelehenean, ekainak 23, 17:00etatik aurrera eta astearte goizaldera arte Mediku-Etxe parean bidea itxiko da ibilgailuentzat. Autobusak Arresenen utzi eta hartuko ditu bidaiariak.