Azaroaren 6an, asteazkena, egingo da festen balorazio saio irekia, 18:30ean Kultur Etxeko ganbaran. Herritarrak eta herriko eragileak gonbidatuak daude eta jarraian dituzue bertan landuko diren gaiak.
EGUNA: azaroaren 6a, ASTEAZKENA
ORDUA: 18:30ean
LEKUA: Karreane Kultur Etxeko ganbaran
Balorazioak egin eta jasotzea garrantzitsua denez, urteroko deialdia egiten zaie herriko eragile eta herritarrei balorazio saio irekian parte hartzeko. Modu dinamikoan, honako gaiak izango dira hizpide:
Herritar nahiz eragileak bilerara etortzeko deia egiten dugu, eta bertaratu ezin dutenek albiste honen azpialdean dagoen galdetegia betetzeko aukera ere badute, baita iritziak Kultur Etxera bideratzeko aukera ere.