Gazteria

Kimuene kulturguneko areto berria: laster martxan

Abenduan amaitu ziren Kimuene Kulturguneko areto berriko lan nagusiak, eta estreinatu ere egin zen neguko oporretan nahiz eta hainbat lan oraindik egiteko dauden. Ispilua eta sarraila jartzea falta da nagusiki, eta datorren astean espero da lan hauek egitea. Hortik aurrera martxan izango da Gereziondo izena hartu duen aretoa ere. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Berdintasuna, hezkuntza, gazteria eta aniztasunaren arloko lan bilera deialdia

Urtarrilaren 24an, asteartean, iluntzeko 18:00etan izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Lan bilera udaletxeko pleno aretoan izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago

2022ko neguko oporrak Zaldibian

Neguko oporretan ere izango da zer egin eta zer gozatu herrian. Hainbat ekintza antolatu dira haur, gazte zein helduentzat. Jarraian ikus dezakezu agendaren zati bat:
Gehiago

Gazteok arnas eguna Larrabetzun

Udalerri Euskaldunetako gazteen topaketa antolatu du UEMAk azaroaren 26an, larunbata, Larrabetzun. Egun osoko egitaraua izango da eta autobusa jarriko da Goierriko hainbat herriren artean gazteei bidaia errazteko. Ikusi jarraian egitaraua.
Gehiago

"Zaldibi, gaztetxoen kabi!" egitasmoa bueltan da

Zaldibiako nerabeek herriarekiko duten lotura indartzeko asmoz iaz sortutako proiektua martxan da berriz. Ikasturte honetan DBH1, DBH2 eta DBH3n dabiltzan gaztetxoei dago zuzendua, bertan aktiboki parte hartuko dutelarik, bi dinamizatzaile lagun dituztela. Proiektuaren aldi berri honek azaroa eta apirila bitarte iraungo du. Atzo zabaldu zen izen-ematea eta azaroaren 4ra arte egongo da horretarako aukera. Barruan duzue informazio guztia. Animatu!
Gehiago

Gaztetxoen aisialdirako hezitzaile eta dinamizatzaileak kontratatzeko deialdia

"Zaldibi, gaztetxoen kabi!" prozesuaren baitan eta nerabeek herriarekiko duten lotura indartzeko helburuz, aisialdirako 2 dinamizatzaile izateko nahiari erantzutera dator lanpostu deialdi hau. 6 hilabeterako kontratua eskainiko da, hilean 10 orduko lan jardunarekin. Jarraian informazio osoa. 
Gehiago

"Zaldibi, gaztetxoen kabi" dinamikaren edizio berriaren aurkezpen bilerak, bihar

Gaztetxoek herriarekiko eta euren artean duten lotura indartzeko asmoz sortutako dinamikaren edizio berriari, bihar, ostirala, emango zaio hasiera. Ikasturte honetan 2008an, 2009an eta 2010ean jaiotako gaztetxoak izango dira protagonista, asteburutan elkartu eta ekintza ezberdinak egingo dituztelarik. Bi aurkezpen bilera egingo dira udaletxeko beheko gelan: 17:30ean lehena, batez ere 2010ean jaiotako gaztetxoei ongietorria egin eta dinamika azaltzeko, eta 18:00etan bigarrena, hauen familiei zuzendua.
Gehiago

Herri Hezitzaileak: 10. urteurren festaren atarian, hitzarmena berrituta

Zaldibia 2020an egin zen Herri Hezitzaileen sareko kide. Oinherriren ibilbidea, ordea, duela 10 urte hasi zen. Urteurrena ospatzeko topaketa eta festa antolatu da Garaion, eta herritarrei deialdia zabaltzeaz gain, hitzarmena berritu eta ikasturte honetako erronkez hitz egiteko elkartu gara Maite Azpiazu hezitzailearekin.
Gehiago

Jolas eta hezkuntza eremu berria eskola aurrean

Eskola aurrean jolas- hezkuntza eremu berri bat egiteko lanak hasi dira aste honetan. Proiektu hau Eskolako kanpo espazioa jorratzeko batzorde mistoan landu da ikasturte honetan zehar eta irailerako prest izango da eremu berria. Udalak diruz lagundu du proiektua jolas eremu publikoa izateko baldintzapean. Xehetasun guztiak jarraian. 
Gehiago

Lanpostu baterako deialdia gazteentzat

Administrazio publikoetan lehen lanbide-esperientzia izateko Europako programa baten barruan, 16 eta 30 urte bitarteko gaztea urtebeterako kontratatzeko deialdia zabaldu du Udalak. Lanbideren bidez eman behar da izena eta jarraian irakur ditzakezue baldintzak eta bestelako informazioa.
Gehiago

Berdintasuna, hezkuntza, gazteria eta aniztasunaren arloko lan bilera deialdia

Maiatzaren 26an, ostegunean, iluntzeko 18:30ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Lan bilera udaletxeko pleno aretoan izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago

UDAKO JARDUERAK 2022: Izen-ematea irekita

Aurtengo udako oporretan, herriko haur eta gaztetxoei zuzendutako ohiko Udako Jarduerak berreskuratuko dira, herrian bertan euskarazko aisialdia sustatzea helburu dutenak. Parte hartu nahi duenak, jarraian ageri den informazioa irakurri, eskuz jaso duzuen edo hemen bertan deskargatu dezakezuen izen-emate orria bete eta Kultur Etxera eraman behar du. Izena ematea irekita dago eta azken eguna maiatzaren 5a, osteguna, izango da.  
Gehiago

PUZGARRIAK herriko haur eta gaztetxoentzat martxoaren 1ean

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko zaldibitar haur eta gaztetxoentzat PUZGARRIAK jarriko dira martxoaren 1ean, goiz eta arratsaldez plazan. Jarraian dituzue xehetasun guztiak.
Gehiago

Zabalik da udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuetan izena emateko epea

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 3ra izango dira aurten, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, martxoaren 31 arte. Begiraleak eta sukaldariak ere behar dira, eta horiek hautatzeko prozedura ere abiarazi du UEMAk.
Gehiago

Zaldibia Herri Hezitzailea: talde eragilea osatzera goaz

2020an sartu zen Zaldibia Herri Hezitzaileen sarean, baina pandemia dela tarteko, eta haur eta gaztetxoen ikuspegi eta beharrak kontuan hartuta hainbat ekimen egin badira ere, bada urrats bat ezinbestekoa izango dena proiektuaren jarraipenerako: herri hezitzaile talde eragilea osatzea. Horretarako lagun izango ditugu oinherri sareko dinamizatzaileak ASTELEHENEAN, 18:00etan Karreanen egingo dugun bileran. Gonbitea zabalik dago proiektu honetan sinesten duten herritar guztientzat.
Gehiago