Berdintasuna, hezkuntza, gazteria eta aniztasunaren arloko lan bilera deialdia
Urtarrilaren 24an, asteartean, iluntzeko 18:00etan izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Lan bilera udaletxeko pleno aretoan izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gai zerrenda:
- EMUN elkartearen laguntzaz osatzen ari garen “HARRERA PROTOKOLO INTEGRALA”ren inguruko azalpena.
- SORTZEN elkartearekin egiten ari garen “ZALDIBIAN INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEEI ARRETA EMATEKO ERAKUNDEEN ARTEKO KOORDINAZIO ETA ARRETARAKO TOKIKO I. PROTOKOLOA” osatzeko prozesuaren egoera eta hurrengo pausoak.
- ATSOLORRAREN lehen pausoen azalpena.
- EMAGIN elkartearekin egiten ari garen “ZAINTZAREN DEMOKRATIZAZIOA” lanketaren inguruko azalpena.
- “ZALDIBIA GAZTETXOEN KABI” Ikasturte honetako berrikuntzak.
- MARTXOAK 8, “Emakumeen* nazioarteko eguna” egitaraua osatzeko lanketa.
- Tarte irekia.
Zaldibian, 2023ko urtarrilaren 13an