Errenta-aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu dute aurten ere UEMAk eta Zaldibiako Udalak

Urtero bezala, Zaldibiako Udalak eta UEMAk kanpaina egingo dute elkarlanean, herritarrek errenta-aitorpena euskaraz egitea bultzatzeko.
Gehiago

Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga

Zergabilketa epea: Apirilaren 1etik maiatzaren 30era.

Domiziliatuak apirilaren 15ean
Gehiago

TRAFIKO OHARRA: Bihar goiko kalen trafiko aldaketa

Bihar, martxoak 30 asteartea, ibilgailuen joan etorria aldatuko da goizeko 8:00etatik 10:00ak bitartean Aztia etxeko lanak direla eta. Egileor auzoko bizilagunei, Ñañarri, Luberri eta Ibai-ondo etxeetako bizilagunei nahiz Aiestaran Erreka auzokoei Txamarretxeko plazako aparkalekuak kendu eta behin-behineko pasabidea jarriko zaie Txapeletxetik barrena ordu tarte horretan.
Gehiago

Praktiketako ikaslea bihartik udalean

Administrazioa eta kudeaketa ikasketak egiten ari den herritar batek, Zaldibiako Udalean egingo du bere ikasketen barneko praktika-aldia, bere titulazioa eskuratu ahal izateko. Miguel Altuna Lanbide Heziketaren eskaerari erantzunez,  udal zerbitzu ezberdinetan administrari lanetan arituko da lanaldi osoan, hiru hilabetez, maiatzaren amaierara arte. 
Gehiago

Trafiko oharra: Martxoak 7 igandea kalea itxiko da goizean

Martxoaren 7 igandean ospatuko den emakumeen herri lasterketa ospakizuna dela eta ibilgailuen joan etorria etengo dugu Santa Fe kalean zehar goizeko 10:00etatik 14:00etara.
Gehiago

2021eko aurrekontuaren behin behineko onarpena

Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu da iragarkia
Gehiago

Resti pilotalekuaren ordutegia eta araudia

Hemen duzue Zaldibiako Resti pilotalekuaren erabilera ordutegia eta bertako jarduna lagundu asmo duen araudia. 
Gehiago

Ez-Ohiko Osoko Bilkura ostegunean

Otsailaren 25ean, osteguna, iluntzeko 19:00etan telematikoki burutuko da udalbatza bilera. Egungo egoera medio telematikoa izango da eta zuzenean jarraitu nahi duenak segidan du informazio osoa. 
Gehiago

2020ko 4. hiruhilabeteko ur-hornidurako erreziboak

2020ko 4. hirulekoa ur-hornidura tasako errolda jendaurrean jartzen da eta ezartzen den borondatezko zerga-bilketa epea eta modua adierazten dira jarraian aurki dezakezun iragarkian.   
Gehiago

HEGAZTI-GRIPEA: merkataritzarako ez diren hegaztien ustiategien errolda egiteko datuak bilduko ditu Udalak, Gipuzkoako Aldundiak eskatuta

Basoko eta etxeko hegaztietan hegazti-gripea hedatzeko arriskua dagoenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak herriko hegazti-ustiategien (baserrietako edo baratzeetako autokontsumokoak barne) zerrenda egin eta bidaltzeko eskatu die Udalei. Jarraian informazio osoa.
Gehiago

Ez-Ohiko Osoko Bilkura ostegunean

Otsailaren 11n, osteguna, iluntzeko 19:30ean telematikoki burutuko da udalbatza bilera. Egungo egoera medio telematikoa izango da eta zuzenean jarraitu nahi duenak segidan du informazio osoa. 
Gehiago

Etxez etxeko langileen lanpoltsa osatzeko frogaren emaitzak eta hurrenkera proposamena

Etxez etxeko langileen lanpoltsa osatzeko egin zen frogaren emaitzak eta hurrenkera duzue jarraian.
Gehiago

Langabeentzako ikastaroak Lanbideren eta Goierri eskolaren eskutik

Langabeentzako bost ikastaro antolatu dituzte Lanbidek eta Goierri eskolak elkarlanean. Jarraian informazio osoa:
Gehiago