Urteko azken Ez-Ohiko osoko bilkura ostegunean

Datorren ostegunean, abenduaren 23an, izango da bilkura iluntzeko 18:30ean Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda.

BILERAKO DEIALDIA

MOTA: EZ-OHIKOA

ORGANUA: Udal batzarra

EGUNA: 2021/12/23

ORDUA: 18:30ean

LEKUA: UDALETXEKO BATZAR ARETOAN  edota TELEMATIKOKI https://plaza.zaldibia.eus/b/alk-w7f-wd3

 

AZTERGAIAK:

  1. 2021eko azaroaren 24an egindako bileraren aktaren irakurketa eta bere kasuan, onespena.
  2. 2021eko ekitaldiko aurrekontuari kreditu aldaketa proposamena.  
  3. 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera Alkate eta zinegotzien dedikazioari eta ordainsariei buruzko akordioa.

 

Aretora bertaratu gabe, bilera telematikoki jarraitu ahal izateko ondorengo pausoak jarraitu behar dituzue:

  • Ordenagailu, mugikor edo tablet batetik Chrome edo Firefox bilatzailearen bidez ondorengo lotura ireki behar duzue: https://plaza.zaldibia.eus/b/alk-w7f-wd3
  • Bertan sartzean:
    • Izen bat jartzea eskatuko dizue: jarri zuena eta eman HASI edo BATU botoia
    • Nola erabili nahi duzu audioa? ENTZUTEKO SOILIK
  • Arazoren bat duenak 943 88 03 57 telefonora deitu eta momentuan saiatuko gara arazoa konpontzen.