Esleipen deialdia: Bidearte (Estanko etxea)

Euskadiko kontratatzailearen profila dela medio, Bidearte etxea birgaitzeko obra-exekuzioaren proiektuaren idazketa eta obra zuzendaritza esleitzeko deialdia egin du Zaldibiako Udalak. Ekainaren 13ko 13:00a arteko epea dago eskaintzak aurkezteko.
Gehiago

Trafiko oharra: maiatzak 30, ostirala

Ostiralean, Irristaka Zaldibiako Patinaje taldeak antolatutako IV. Patin Topaketa dela eta, Ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA Santa Fe eta Artxanberri kaleetan. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago

Trafiko Oharra: Maiatzak 24, larunbata

Larunbatean, hilak 24, Zaldibiako Mendi Lasterketa dela eta, ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA ondoren zehaztutako ordu eta eremuetan.
Gehiago

Goimen Landa Garapen Elkarteak teknikari dinamizatzailea behar du

Teknikari dinamizatzaile lanpostua beteko duen pertsona baten bila ari dira Goimen-en. Apirilaren 27ra arteko epea dago curriculuma bidaltzeko. Deialdiaren inguruko informazio guztia jarraian irakurgai.
Gehiago

Udal liburutegian ordutegi aldaketa datozen egunetarako

Aste honetan, ostiralera arte, arratsaldez irekiko da udal liburutegia, 14:00etatik 18:30era. Hurrengo bi asteetan, ordea, udaberriko oporrak direla eta, goizeko ordutegian irekiko da liburutegia, 10:00etatik 13:30era. Jai egunetan eta asteburuan itxita egongo da.
Gehiago

Trafiko Oharra: Dantzari Txikien Eguna, igandean

Iztueta Dantza Taldeak antolatutako XXXIII. Dantzari Txikien Eguna dela eta, ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA ondoren zehaztutako egun, ordu eta eremuan.
Gehiago

Belar bolak plastifikatzeko makina erosiko du Zaldibiako Udalak

Zaldibiako Udalak belar bolak plastifikatzeko makina erosiko du laister, Zaldibiako Nekazarien Aldeko Elkartearentzat. Eskaintzak egiteko epea apirilaren 11n amaituko da, eguerdiko 12:00etan.
Gehiago

Udaletxea eta udal zerbitzuak 14:00etan itxiko dira bihar

Kultur etxea ere goizez bakarrik irekiko da, 10:30etik 13:30era. Bestalde, ezin esan gabe utzi Begoña Aiestaran herritarrak bihar izango duela azken lan eguna Zaldibiako Udalean. Ostiral honetan hartuko du erretiroa. Eskerrik asko, Begoña, urte hauetan guztietan egindako lanagatik!
Gehiago

Liburutegiko laguntzaile bat kontratatzeko deialdia

Zaldibiako Udalak pertsona bat hartuko du liburutegi laguntzaile lanetan aritzeko. Lanaldi erdiko kontratua izango du, urtebeteko iraupenarekin. Zabalik dago jada izen-ematea. Irakurri jarraian baldintzak. 
Gehiago

Trafiko oharra: Martxoak 8

Bihar, larunbata, Ttipi-ttapa morea eta eskualde mailako manifestazioa dela eta, Santa Fe kalearen itxiera eta autobus zerbitzuan aldaketak emango dira ordu batzuz. 
Gehiago

Kontsumo guneetako energia elektrikoa energia iturri berriztagarrien bidez hornitzeko enkantea

Zaldibiako Udalak kontratua esleituko du titulartasunean dituen kontsumo guneetako energia elektrikoa energia iturri berriztagarrien bidez hornitzeko. Eskaintzak aurkezteko epea martxoaren 20an amaituko da, arratsaldeko 14:00etan. 
Gehiago

2025 ekitaldiko Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko zerga

Zergabilketa epea: martxoak 3 - apirilak 30
Gehiago