Ez-Ohiko osoko bilkura asteazkenean

Datorren asteazkenean, azaroaren 24an, izango da bilkura iluntzeko 19:00etan Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda.

BILERAKO DEIALDIA

MOTA: EZ-OHIKOA

ORGANUA: Udal batzarra

EGUNA: 2021/11/24

ORDUA: 19:00etan

LEKUA: UDALETXEKO BATZAR ARETOAN  

 

AZTERGAIAK:

  1. 2021eko urriaren 27an  egindako bileraren aktaren irakurketa eta bere kasuan, onespena
  2. Azaroak 25, Emakumeen* kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguneko Adierazpen Instituzionala onartzea, hala badagokio.
  3. Interes Publiko Goreneko Proiektuen erregulazio berriari buruzko mozioa onartzea, hala badagokio, Zaldibiako EHBilduk aurkeztua
  4. Jaso nahiko genukeena eskaintzea – Migraziorako Euskal Itun Sozialaren mozioa onartzea, hala badagokio, Zaldibiako EAJ-PNVk aurkeztua
  5. Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna, Adierazpen Instituzionala onartzea, hala badagokio.