Foru Aldundiak berri eman digunez, urriaren 26an, astelehena, hobekuntza lan batzuk hasiko dituzte GI-3781 errepidean (Arkakarako bidean) 1,390 eta 1,660 kilometroen artean. Gutxi gora-behera Errekalde eta Konporta baserrien artean egingo dituzte harri-horma bat egiteko lanak eta bi aste irautea aurreikusten da. Bidea estua denez, honako oharra zabaltzea eskatu digute: bizilagunei edota lanera doazenei pasatzen uzteko modua egingo dute, baina gainontzekoei errepidea saihestea eskatzen zaie 8:00etatik – 18:00etara bitartean.
Gehiago
Zaldibiako Udalak azken hilabeteetan Igirua herri-mendiko lurretan dabiltzan motorren joan-etorriaren areagotzea ikusirik, herritarrei ondorengoa gogorarazi nahi die:
Gehiago
Iberdrolak jakinarazi duenez urriak 19 astelehena, mantenu edo hobekuntza lanetarako argia moztuko du goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara. Hemen duzue argi etenaldiak non eragingo duenaren informazioa.
Gehiago
URRIAK 19 ASTELEHENA. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak.
Gehiago
Gaur hasi du gripearen aurkako txertaketa kanpaina Osakidetzak eta herritarren eta osasun profesionalen segurtasuna bermatu nahirik, aurtengoa ezberdina izango da. Arrisku taldekoak direnek Osakidetzako deia jasoko dute hitzordua eskainiz. Gainontzekoek txertoa hartu nahi izatekotan urriaren 31tik aurrera deitu behar dute Osasun Zentrora. Zaldibian herriko Mediku-Etxea izango da txertoa jartzeko lekua.
Gehiago
Osasun Sailaren datuak erreparatuz, denbora luzez PCR proban positibo eman duen herritarrik izan ez badugu ere, atzo eta gaur bina positibo agertu dira. Arduraz jokatzeko eskatzen dugu, datozen egunetako datuei erreparatu eta lasaitasunerako deia egiteaz batera. Positibo eman dutenei Zaldibiako Udalaren telefonora (943 88 03 57) deitzeko eskaera egiten diegu, baita beraiekin harremanetan egon direlako berrogeialdian daudenei ere. Horrela, elikagaiak eskuratu eta hondakinak biltzeko protokoloak martxan jartzeaz gainera, herriko egoeraren argazki erreala izan dezagun. Udal arretaz kanpoko ordutegia bada ere deitu Udaleko telefonora, 24 orduko zerbitzua baitugu asteko zazpi egunez kasu hauetarako.
Gehiago
Zaldibiako Udalak aldi baterako etxez etxeko langile lan-poltsa bat osatzeko deialdia egin du. Poltsa honek datozen hiru urteetan etxez etxeko zerbitzuan egon daitezkeen aldi baterako pertsonal beharrei erantzuteko kontratatua izateko eskubidea emango du hautaketa prozeduran lortutako puntuazioaren hurrenkeran.
Gehiago
Alegiatik Abaltzisketarako GI-2133 errepidean bi hobekuntza lan egiteari ekin berri dio Foru Aldundiak: lurrei eusteko horma bat Iraola-Enea etxetik Ordizia aldera, eta asfaltatze lanak Iturritza paretik Gaintzako bidegurutzera, Larraitza bidean.
Gehiago
2020ko urriaren 1ean Ez-Ohiko Osoko Bilkura izango da Udalean. Landuko diren gaiak: Zaldibiako Festei buruzko adierazpena onartzea, Euskaraldiari atxikimendua ematea eta udalbatza barne-arigune izendatzea, Eraikitze ordenantzen alegazioak erantzun eta behin-betiko onarpena ematea, eta Etxez Etxeko Zerbitzuaren araudia onartzea.
Gehiago
Udako ordutegian zerbitzua goizez eman ondoren, ohiko ordutegira itzuliko da udal harrera zerbitzua. Hala, astelehenetik ostegunera 9:00etatik 17:00etara eta ostiraletan eta jai bezperetan 9:00etatik 15:00etara emango da zerbitzua harreran.
Gehiago
Asteartea, irailak 15, errepideko lanak medio itxi egingo da bidea bilgailu motordunentzat egun osoz.
Gehiago
Goizeko lehen orduetatik ura oso presio txikian heltzen da herriko hainbat etxeetara eta aurkitu da arazo horren zergaitia. Goroskindegiko ur deposituko buiak akatsa izan du eta horren eraginez erabat hustu da depositua. Momentu honetan buia konponduta dago eta depositua betetzen ari da, beraz goizean zehar ohiko presioa errekuperatuko da.
Gehiago
Irailarekin batera, ateak ireki ditu berriz Zaldibiako Udal Liburutegiak. Arratsaldez egongo da zabalik, 15:00etatik 19:30era. Orain da unea udan irakurritako liburuak itzuli edo berriak maileguan hartzeko. Gogoratu, sartzeko derrigorrezkoa dela maskara jartzea eta kultur-etxeko sarreran aurkituko duzuen hidrogelarekin eskuak garbitzea.
Gehiago