Imserso oporren programan izen ematea zabalik
2021eko uztailaren 1etik 2021eko uztailaren 30era arte (bi egunak barne), 2021-2022 denboraldirako eskabide berriak aurkezteko epea egongo da zabalik.
Eskabideak aurkezteko, honako bitarteko hauek daude: Udaleko gizarte zerbitzuen bidez, telematikoki edo Imsersoren webgunetik formularioa deskargatu eta posta bidez. Hemen duzue informazio zabalagoa.
Eskabideak aurkezteko, honako bitarteko hauek daude:
- Udaletxeko gizarte zerbitzuen bidez.
- Egoitza Elektronikoaren bidez eskabide berriak telematikoki aurkeztea gomendatzen dugu. Prozedura hori eskatzeko, interesdunak ez du autentifikazio elektronikorik egin behar (Cl@ve, ziurtagiri elektronikoa edo NAN elektronikoa).
- Imsersoren web-orritik deskargatuz 2021-2022 denboraldirako Turismo Programan parte hartzeko eskabide-eredua. Bete ondoren, bide hauetakoren bat erabiliz bidali beharko duzu:
Gutun-azal frankeatuan, ez posta ziurtatuz, helbide honetara: Imsersoren Turismo Programa, posta-kutxa 10.140 28080 Madril.