Iztueta Dantza Taldeak antolatutako XXXI. Dantzari Txikien Eguna dela eta, ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA ondoren zehaztutako egun, ordu eta eremuan.
Gehiago
Martxoaren 18an, larunbata, RALLYSPRINT GOIERRI froga Zaldibiako udalerritik igarotzen denez, hainbat aldaketa eta bide itxiera burutuko dira. Bezperatik, martxoak 17 iluntzetik, ezingo da autorik aparkatu Ibai-ondo eta Ñañarri etxebizitza bloke hauen atarietako aparkalekuetan, segurtasun neurriak direla eta. Berrikuntza batzuk ere badira aurten, jarraian duzue informazio guztia.
Gehiago
Ttipi-Ttapa morea ekimena dela eta, bihar, martxoak 11 larunbata, ibilgailuentzat itxita egongo da Mediku-Etxetik Mari-haundiñera arteko (Santa Fe 21-45) tartea. Mozketa, goizeko 8:00etatik gaueko 22:00etara luzatuko da. Antzokiko eremuan ere ezingo da aparkatu egun horretan eta autobusak Arreseneko geltokian utzi eta hartuko ditu bidaiariak.
Gehiago
Iñauterien ospakizun jaia dela eta 2023ko otsailaren 17an, ostirala, ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA 14:00etatik 21:00etara ondorengo eremuan.
Gehiago
Santa Fe kalean ibilgailuek erabiltzen duten errepideko hainbat puntutan, zoruaren konponketa lanak egingo dira datorren astetik aurrera. Zehazki udaletxe parean, Illati aurreko zebrabidean eta estanko parean esku hartze batzuk egingo dira. Baita gorago ere, fruta-denda aurrean eta Arrese-Aztia arteko zebrabidean. Lan hauek medio herri-guneko errepide hau moztuta egongo da aldi eta puntu ezberdinetan eta aparkalekuetan ere eragina izan dezake. Lanak antolatu eta gauzatu ahala jakinaraziko dira trafiko ohar horiek.
Gehiago
Negu giroa etorri zaigun honetan, elur iragarpenak daude datozen egunetarako. Momentuko iragarpenek 200 metro ingurutik gora kokatzen dute elur-maila, nahiz eta tokian toki beherago ere iritsi daitekeen. Une aproposa, beraz, urteroko jarraibideak gogorarazteko. Jarraian aurkituko dituzue.
Gehiago
Geroz eta ohitura zabalduagoa da urte berriaren hasiera suziri eta su artifizialez ospatzea. Ohar honen bidez, hauekin ARDURAZ JOKATZEA ESKATU NAHI DIEGU HERRITARREI, ez-beharrak ekiditeko dagozkion neurriak hartzea gogoraraziz. Gainera, bereziki eskatu nahi dugu ETXABEREAK ETA GANADUA GERTU DEN LEKUETAN SU-FESTAK EKIDITEKO.
Abenduaren 30, 31 eta 1ean, OSTIRALA, LARUNBATA ETA IGANDEA, urte amaiera dela eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu.
Gehiago
2022ko urriaren 30ean, ARDIKI EGUNA ospatuko dela eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu.
Gehiago
Urriaren 28 ostirala, hasiko dira Ardiki eguneko muntaketa lanak Zaldibiako Herri Antzoki aurreko aparkalekuan. Hori dela eta ezingo da ibilgailurik bertan apartatu Ostiraleko goizeko 11etatik asteleheneko eguerdiko 12:00ak bitartean.
Gehiago
Jaietako ikuskizunak desmuntatzeko gogoratu gaur ezingo dela eskola eremuan aparkatu. Astelehena eta asteartean pintaketa lanak burutuko direnez lanak amaitu arte ezingo da ibilgailurik sartu Lardizabal eskola ondoko aparkalekuan.
Gehiago
Urriaren 4an hasi ziren Olaldetik Miranda baserrira arteko bidea konpontzeko lanak eta gaur izango dute amaiera, bidea erabilgarri geratuko delarik gaur iluntzetik aurrera.
Gehiago
Bihar hasiko dira Zaldibiako Jaiak eta hainbat lan garaiz amaitzea espero bada ere (adibidez, Lurdeseneko ur sareko konponketa eta Resti pilotalekuko argi aldaketa), Lazkaomendiko bideko lanak datorren astera luzatuko direla aurre ikusten dugu. Beraz gutxienez datorren urriaren 12 arte itxita jarraituko du Lazkaomendiko bideak mota guztietako ibilgailuentzat.
Gehiago
Urriaren 5, 6, 7, 8, 9 eta 15ean Zaldibiako festak direla eta, motordun ibilgailuen joan etorria etengo da Santa Fe kaleko 21etik 45era, Mediku etxetik Mariaundira. Eskola eremuko aparkalekuan muntaia lanak astelehenean hasiko dira, beraz igandeko 20:00etatik ezingo da bertan aparkatu. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago
Olaldetik Miranda baserri arteko bidearen, konponketa lanak burutuko dira datozen egunetan. Jakinarazten dugu bidea itxita egongo dela ibilgailu guztientzat, lanak irauten duten bitartean.
Gehiago
Ostiral honetan, gaueko 23:00etatik 01:00etara, Bertuesa baserritik Arresenerako eta handik Olakosairako tarteetan ahal den neurrian AUTORIK EZ ERABILTZEA eskatzen dizuegu. Baita lasterketa pasatuko den etxe inguruetako txakurrak loturik edo kontrolpean izatea ere, ezbeharrik gertatu ez dadin.
Gehiago