Trafiko oharra: uztailak 12, ostirala

Ostiral honetan, gaueko 23:00etatik 01:00etara Ehunmilak lasterketa pasako da Zaldibiatik. Bertuesa baserritik Arresenerako eta handik Olakosairako tarteetan ahal den neurrian AUTORIK EZ ERABILTZEA eskatzen dizuegu. Baita lasterketa pasako den etxe inguruetako txakurrak loturik edo kontrolpean izatea ere, ezbeharrik izan ez dadin.

 

Aldez aurretik, ehunmilak lasterketako antolatzaileen izenean, barkamena eskatzen dizuegu sortu litezkeen eragozpenengatik.