Trafiko Oharra: Maiatzak 24, larunbata

Larunbatean, hilak 24, Zaldibiako Mendi Lasterketa dela eta, ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA ondoren zehaztutako ordu eta eremuetan.

 

ZALDIBIAKO MENDI LASTERKETA dela eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu:

 

SANTA FE kalea, ARTXANBERRI kalea eta ARRUEGI auzo hasiera: 8:45etik 9:45era BIDEA MOZTUTA IBILGAILUENTZAT

  • Lasterketa plazatik aterako da. Mariaundiñeko bidegurutzetik, Artxanberri kalean zehar, Zubi Ondoraino eta handik hilerritik Ibargun baserrira.
  • 8:45etik 9:45era ibilgailuen joan etorria eten egingo da, lasterketa igaro arte.

EGILEOR AUZOA (ZULOTA-TXAMARRETXE) 9:00etatik 15:00etara BIZILAGUNAK BAKARRIK

  • Lasterketaren azken zatia, Zulota-gainetik Txamarretxera, errepidez burutuko da. Bertako bizilagunek soilik izango dute pasatzeko aukera. Irizpide zehatzak helaraziko dizkie antolakuntzak bizilagunei.

PLAZA EREMUA IBILGAILUENTZAT ITXITA EGONGO DA, 8:00etatik 15:00etara

  • SANTA FE KALEA 21etik (Itoitz etxetik) SANTA FE KALEA 45era (Mariaundi).

GARRAIO PUBLIKOA: 8:00etatik 15:00etara, autobusak Arreseneko geltokira iritsi eta bertatik aterako dira.