Trafiko Oharra: Maiatzak 25, larunbata

Larunbatean, hilak 25, Zaldibiako Mendi Lasterketa dela eta, ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA ondoren zehaztutako ordu eta eremuetan.

 

ZALDIBIAKO MENDI LASTERKETA dela eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko dira.

 

SANTA FE kalea, ARTXANBERRI kalea eta ARRUEGI auzo hasiera: 8:45etik 9:45era BIDEA MOZTUKO DA IBILGAILUENTZAT

  • Lasterketa plazatik aterako da. Marihaundiñeko bidegurutzetik, Artxanberri kalean zehar, Zubi Ondoraino eta handik hilerritik Ibargun baserrira.
  • 8:45etik 9:45era ibilgailuen joan etorria eten egingo da, lasterketa igaro arte.

EGILEOR AUZOA (ZULOTA-TXAMARRETXE) 9:00etatik 15:00etara

  • Lasterketaren azken zatia Zulota gainetik Txamarretxera, bidez burutuko da. Bertako bizilagunek soilik izango dute pasatzeko aukera. Irizpide zehatzak helaraziko dizkie antolakuntzak bizilagunei.

PLAZA EREMUA IBILGAILUENTZAT ITXITA 8:30etik 15:00etara, SANTA FE KALEA 21etik (Itoitz etxea) SANTA FE KALEA 45era (Marihaundi),

GARRAIO PUBLIKOA: 8:00etatik 15:00etara, autobusak Arreseneko geltokira iritsi eta bertatik aterako dira.