Asteburu honetan Gazte Festak eta Frantziako Tourra direla eta, trafikoan eragina izango duten hainbat moldaketa izango dira. Xehetasunak jarraian:
GAZTE FESTAK 2023:
IBILGAILUENTZAKO BIDE MOZKETA 2023/06/29, 2023/06/30, 2023/07/01
2023ko ekainaren 29an, 30ean eta uztailaren 1ean Zaldibiko Gazte Asanbladak antolatuta, Gazte Festak izango dira eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu.
EREMUA:
ORDUTEGIA:
GARRAIO PUBLIKOA: Zehazturiko egun eta orduetan, autobusak Arreseneko geltokira iritsi eta bertatik aterako dira.
FRANTZIAKO TOURRA: 2023/07/02
TOUR DE FRANCE txirrindulari frogako lasterketa Zaldibiatik igaroko da, Ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA UZTAILAREN 2an ondorengo ordu eta eremuan. Hemen dituzue Eusko Jaurlaritzatik bidalitako informaziotik ateratako hainbat ohar.
EGUNA: UZTAILAK 2 IGANDEA
ORDUA: 12:00etatik 16:00etara (baliteke 11:00etatik 17:00etara bitartean eragozpenak izatea).
EREMUA: ORDIZIATIK ZALDIBIARA ETA BARIANTETIK LARRAITZA
MOTORDUN IBILGAILUENTZAT bidea itxita izango da gutxi gora behera goian zehazturiko denbora tartean. Larrialdi kasuak 112aren bidez koordinatuko dira.
APARKATZEKO DEBEKUA: Lasterketako ibilbide guztian zehar ezingo da bidean edo bidearen alboan aparkatu, behin lasterketa abian denean oinezkoek ere ezingo omen dute bidea gurutzatu.
GARRAIO PUBLIKOA: Bide mozketak irauten duen denboran ez da garraio publikorik izango.
LASTERKETAREN ORDUTEGIAK: Lasterketa aurreko iragarki karabana 13:00ak aldera igarotzea aurre ikusten da eta lasterketa bera 14:50 inguruan.
AZKEN EGUNETAKO OHARRA: