Udaletxe berriaren proiektua - Aurkezpen Publikoak

Datorren MARTXOAREN 16an, OSTIRALA, izango dira aurkezpenak Herri Antzokian. Arkitektoen eskutik azalpenak jasotzeko aukera izango da, baita galderak egitekoa ere. Ordubeteko iraupena izango du saio bakoitzak eta 4 txanda egingo dira ordutegi zabala eskaini asmoz: 11:30, 15:00, 17:00 eta 19:00.
Gehiago

Udal Herri Batzarreko laburpena

Jarraian duzue ikusgai azaroaren 30ean Antzokian burutu zen Udal Herri Batzarrean azalpenak emateko erabili zen aurkezpena.
Gehiago

Ideia Lehiaketako 2. Erakusketa publikoko emaitza txostena

Txostenak bi atal ditu: orain arteko ibilbidearen azalpen laburra eta lehiaketaren 2. faseko erakusketaren emaitzak. Emaitza hauen arabera bozkatu zuten epaimahaian herritarren hiru ordezkariek. 
Gehiago

Udaletxe Berria - Ideia Lehiaketa- EPAIMAHAIAREN ERABAKIA

Jarraian duzue Epaimahaiak hartutako erabakia, joan den azaroaren 22an egindako bileran. 
Gehiago

Ez-ohiko eta presazko Osoko Bilkura deialdia

Bihar, irailak 22, ostirala, burutuko da bilkura Udaletxeko batzar aretoan 15:00etan. Atxikita dago deialdia.
Gehiago

Plaza Eraberritzeko ideia-lehiaketa: Erakusketa Publikoa

Zaldibiako Udalak, herriko plaza eraberritzeko IDEIA-LEHIAKETARA aurkeztu diren lanak ezagutu eta baloratzeko datorren irailaren 14tik 18ra, ostegunetik astelehenera, antolatu duen erakusketan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.
Gehiago

Ohiko Osoko Bilkura deialdia

Uztailak 27, osteguna, 16:00etan Ohiko Osoko Bilkura ospatuko da Udaletxeko areto nagusian.
Gehiago

ITTURRITIK aldizkariaren 7. alea kalean da

Ekaina eta uztaileko berri biltzen du ale honek, tartean: aurtengo inbertsio proiektuak, aparkaleku aldaketak, hondakinak eta Agenda 21, Gazte Festak eta Izan Kantuz, eta opor bueltarako, irailerako agenda bete-betea.
Gehiago

Ate Irekien Jardunaldiko ondorio txostena ikusgai

Parte hartze prozesuko gainerako dokumentazioarekin batera ikusgai dago maiatzaren 26an burutu ziren Ate Irekietan herritarrek betetako balorazio orrietatik eratorritako txostena. Dokumentazioa ikusteko SAKATU HEMEN
Gehiago

Guk belarria jarri, ZUK EKARRI!

Gaur hasi eta datorren ostegunera bitarte, Hondakin Batzordearen eskutik, etxe atarietan  minutuko bilera erronda egingo da. Helburu nagusiak, Udalak esku artean duen azterketa osatzeko datuak elkartrukatu eta herritaren ekarpenak biltzea dira. Herritar guztiei bileretan parte hartzeko deia egiten dizuegu.
Gehiago