Udal zerbitzuen ordutegiak neguko oporretan

Jarraian kontsultatu ditzakezue datozen asteetan Udal zerbitzuek izango dituzten aldaketak. 
Gehiago

Urteko azken Ez-Ohiko osoko bilkura ostegunean

Datorren ostegunean, abenduaren 23an, izango da bilkura iluntzeko 18:30ean Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda.
Gehiago

Beti Gazte tabernako esleipena hutsik geratu da

Beti Gazte taberna berria martxan jartzeko esleipen deialdia ireki zuen Udalak azaro hasieran, baina ezarritako epea pasata ez da proiekturik aurkeztu. Egoera hau bideratzeko lanean hasiko da Udala orain taberna martxan jarri dadin. 
Gehiago

Abenduaren 6an Udal zerbitzuak zabalik

Datorren astelehenean, abenduaren 6a, udal zerbitzuak zabalik izango dira ohiko ordutegietan, baita abenduaren 7an ere. 
Gehiago

Bolumen handiko traste zaharren bilketa

Abenduak 6 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago

Garbitzaile lanposturako hautagaia behin betikoa da

Lanbidek sustatuta, gizarte bazterketa edo lan munduko txertaketa zaila duten pertsonen gizarte babeserako programaren baitan, Zaldibiako Udalak 6 hilabetez pertsona bat kontratatuko du garbitzaile lanetarako. Hautatutako pertsona Zaldibiako Udalean egindako elkarrizketetan lehenengo geratu zena da. 
Gehiago

2021eko 2. seihilabeteko hondakinen kudeaketa

Ordainketa egiteko borondatezko epea: 2021/12/01 - 2022/01/31
Gehiago

2021eko 3. hiruhilabeteko ur hornidura

Ordainketa egiteko borondatezko epea: 2021/12/01 -  2022/01/31
Gehiago

2022ko Larre kanpaina

Urtero bezala, herri lurretako larreak antolatzeko garaia badator eta Igiruako larretarako izen ematea zabaldu da. Izena emateko dagokion inprimakia bete eta udaletxean aurkeztu behar da, nekazaritza ustiategiaren txartelarekin batera, ABENDUAREN 22a baino lehen. Informazio osoa udaleko harreran edota telefonoan. 
Gehiago

Trafiko oharra: Antzoki aurreko gunean ezingo da aparkatu larunbatean

Azaroaren 27 larunbata, Kantu katea festaren harira antzoki aurreko aparkalekua libre utzi beharko da goizeko 8:00etarako eta bertan ezingo da ibilgailurik egon larunbat osoan zehar.
Gehiago

Ez-Ohiko osoko bilkura asteazkenean

Datorren asteazkenean, azaroaren 24an, izango da bilkura iluntzeko 19:00etan Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda.
Gehiago

Garbitzaile lanposturako elkarrizketen emaitzak

Lanbidek sustatuta, gizarte bazterketa edo lan munduko txertaketa zaila duten pertsonen gizarte babeserako programaren baitan, Zaldibiako Udalak 6 hilabetez pertsona bat kontratatuko du garbitzaile lanetarako. Astelehenean elkarrizketak burutu ziren, elkarrizketa hauen emaitza duzue hemen. Emaitza hau eskualdeko mahaira eramango da eta bertan erabakiko dira hautatuak Lanbidez zehazturiko irizpideen eta herrien arteko orekaren baitan.
Gehiago

Ostegunetik aurrera Eztitxu Mujika Alkate lanetara itzuliko da

Amatasunari dagokion baja amaituta Eztitxu Mujika Mariezkurrena Alkate funtziotara itzuliko da azaroaren 11n eta Mikel Luloaga Aranburu zinegotzi jardunera.
Gehiago