Urtesabelera igotzeko bide-gurutzean, Bilore eta Beko-Zelaiaren (Fabrika-Etxea) artean, ur-ihes handia aurkitu da. Presaz jarduteko neurriak hartu dira lehorte-betean ura galtzea ekiditeko. Momentu honetan, abuztuaren 9ko arratsaldeko 17:00etan, Bilore paretik Elbarrena auzorantz doan ur-edangarriaren zerbitzua etenda dago eta ihesa konpondu ahal izateko orain artean pilatu den ura ateratzen ari dira bonbaz. Lan horiek gauzatzean, ur-ihesa konpondu eta ur-zerbitzua emango da berriz. Programatu gabeko mozketa izan da eta ahalik eta azkarren zerbitzua berriro martxan jartzeko lanean ari gara. Barkatu eragozpenak.
Mozketaren eragina jasaten ari direnak: Beltran Pabilioia, Elbarrena industriaguneko pabilioiak, Zelaa Hotela, Irastorza Goikoa eta Behekoa, Lore Toki eta baxuak, Arotz Enea, Aranguren, Lizarraga, Eguzkialde, Zaldibarren eta Txaralde, Gipuzkoako Urak iragazkia, Iraola Enea, Zugasti granja, Zugasti baserria, Okorro, Sagasti, Agerre, Keizpe, Paris, Sorron, Sorron Behera, Eguzkitza eta Eguzkitzaberri, Biona, Bertuesabekoa, Muskildi, Bideaurre, Gure Txoko, Logos, Euler, Baltack, David Lorenzo.