Euskara

Udan haur eta gaztetxoei zuzendutako ekintzei buruzko 2. bilera irekia astelehenean

Maiatzaren 25ean egin zen lehen bilera. Bertan, Udalak aurtengo errealitatea eta lantzen hasi den proposamena azaldu zien Guraso Elkarteko ordezkari zein gurasoei. Familien artean iritzi bilketa egitea adostu zen eta jasotakoa lantzeko izango da asteleheneko bigarren bilera irekia. Telematikoa izango da eta edonork parte hartu dezake. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Goierri TB: seinale arazoa konponduta.

Telebista seinalea Ibargungo antenatik hartzen duten etxebizitzetan arazoak izan dira azken pare bat urtean Goierri TB eta beste tokiko kanal batzuk ikusteko. Hainbat saiakeraren ondoren, badirudi konpondu dela arazoa eta kanalak berriz sintonizatuz gero, jada etxe guztietan ikusi beharko litzateke. Hala ere, arazoak jarraitu egiten duela ikusiz gero, abisua pasa Udaletxera, mesedez.
Gehiago

Abenduaren 18an solasaldia Harkaitz Canorekin

Abenduak 18 asteazkena, 18:30etan Karreane kultur etxean, Harkaitz Canoren eskutik solasaldia; Antzara eguna liburuaren aurkezpena eta euskal komikiari buruzko hainbat zertzelada.
Gehiago