Berdintasuna

Zaldibian ere, EMAKUMEEN* AURKAKO INDARKERIARIK EZ!

Azaroak 25 Emakumeen* kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko da. Egun honetan, urte guztian zehar emakumeek* pairatzen dituzten indarkeria mota guztiak salatzen dira, eta honekin amaitu behar dela aldarrikatzen da. Zaldibiako Udalak eta Aske talde feministak hainbat salaketa, kontzientziazio eta sentsibilizazio ekintza antolatu ditugu elkarlanean. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago

Aldaketaren aurrean, orain zer?

FORMAKUNTZA TAILERRA: Covid 19ak sortu eta garatutako krisiak zuzenean eragin du gure eguneroko bizitzan, pentsamendu, sentimendu eta egiteko eran. Tailer honetan krisi egoera honetarako tresnak eta abileziak landuko ditugu. Izen ematea zabalik.
Gehiago

‘Goierrin indarkeri matxistarik ez!’ sormen lehiaketa abiatu da

Izen ematea azaroan zehar zabalik egongo da eta landu beharreko gaia honakoa da: COVID-19aren pandemia eta emakumeen aurkako indarkeria
Gehiago

Lehenengo harrera eguna ospatuko da ostegun honetan

Zaldibiako Udalak “Harrera eguna” antolatu du ostegunerako. Berdintasuna, Hezkuntza, Gazteria eta Aniztasun lan-arloaren eta Etxekonekok elkartearen sustapenarekin, 2019ko irailetik 2020ko irailera bitartean Zaldibian erroldatu diren herritarrei ongi etorria egingo zaie urtero egin asmo den ekimen berri honetan.
Gehiago

Zure inguruko norbait indarkeria jasaten ari dela sumatzen duzu? Zer egin dezakezu?

Zaldibiako Udaleko Berdintasun sailak eta Aske talde feministak elkarlanean hainbat euskarri garatu eta zabaldu dituzte indarkeria jasaten duten emakumeei nola lagundu jarraibideak emanez. Argi dago ez dagoela egoera guztietarako balio dezakeen formularik, hala ere, hona hemen jarraibide batzuk:
Gehiago

Autodefentsa feminista tailerra online

Ekainean zehar 4 saio izango dituen online tailerra antolatu dute Zaldibia, Segura eta Legorretako Udalek elkarlanean eta Emagin taldearen eskutik. Emakumeok indarkeriarekiko dugun bizipenez, erasoen identifikazioaz eta erantzun estrategiez ariko da, besteak beste. Izen ematea berdintasuna@zaldibia.eus helbidean edo Kultur Etxera deituta egin behar da maiatzaren 28a baino lehen.
Gehiago

Konfinamenduaren zure errelatoa

Covid-19a dela eta ezarritako itxialdiak eragin dizkizun bizipen eta sentipenak jaso nahi ditugu, aurrerago eta modu anonimoan partekatzeko. Jarraian informazio gehiago.
Gehiago

Indarkeria matxista salatu eta eskatu laguntza konfinamendu garai honetan ere

Covid-19 birusak eragindako konfinamenduan indarkeria matxista jasaten ari bazara, gogoan izan ez zaudela bakarrik. Bi telefono zenbaki hauetan eska dezakezu laguntza: 943 88 20 00 (Zaldibiako Gizarte Zerbitzuak) eta 900 84 01 11 (Eusko Jaurlaritza). Jaurlaritzaren zenbaki hori anonimoa da, eta fakturan ez du arrastorik uzten. Herritar guztion esku dago indarkeria matxista salatzea eta laguntza eskaintzea, ordea. Bizilagunen batek halako egoeren berri badu, deitu lehenbailehen laguntza eskatzeko.
Gehiago

Zaldibiako emakume taldea lilatoirako prest

Martxoaren 1ean, igandearekin, ospatuko da aurtengo Lilatoia, 31. edizioa duen lasterketa. Berdintasun lan-arloak sustatuta, 50 emakumetik gorako taldea joango da Zaldibitik autobusez, taldearen ikur den kamiseta jantzita. Hemen Goierriko Hitzako albistea.
Gehiago