Ekitaldietarako jarraibide eta baimenak

Hastera doaz Udazken biziko ekimenak. Gaur arratsaldean "Buruarinak" egiteko tailerra izango dute LH 1. eta 2. mailako haurrek eta igandean "Errimak bi oinetan" dantza ikuskizuna izango da. Bihar, berriz, Zaldibiako Gazte Asanbladak antolatuta musika kontzertuak izango dira, guztiak Resti pilotalekuan. Irakurri jarraibideak segidan.

Ez-ohiko moduan bada ere, kultur, kirol eta aisia ikuskizun eta ekimenak egiteko erronkari helduz, herritarrok dugun kultur egarriari eta sektorea osatzen duten hainbat eta hainbat profesional eta pertsonen egoerari erantzun bat eman nahirik, hasiko da Udazken bizia Zaldibian. Ekitaldi guztiak osasun irizpide eta segurtasun neurriak betez burutu daitezen bermatuko da, izan zuzenean Udalak zein herriko eragileek antolatuak. 

Horretarako Zaldibiako Udalak Aisia, Kultur eta Kirol Ekitaldiak antolatzeko jarraibideak onartuak ditu Osasun Sailaren azken aginduaren arabera (2020ko abuztuaren 19ko agindua) eta eskuragarri du, bai ekitaldietara bertaratu behar direnek, zein ekitaldiak antolatu nahi dituztenek baldintzak jakin ditzaten. Egoera epidemiologikoaren arabera Osasun Sailak neurri gehigarriak hartuko balitu, jarraibide hauek egokitu eta eguneratu egingo ditu Udalak. 

Protokolo honetan kultur eta kirol arloan indarrean den legedia jasotzeaz gainera, ekitaldia antolatzeko aurrez, bitartean eta ondoren egin beharreko lanak eta kontuan hartu beharrekoak zehazten dira. Baita amaierako eranskinean Udalak eskuragarri dituen azpiegitura eta espazioen edukiera eta antolaketa aukerak ere.

Ekitaldia herriko eragileek antolatzen dutenean, Udalak jarraibide hauen araberako baimena ematen du eskaera onartua izatekotan, eta antolatzaileak bermatu behar du baldintza horiek beteko direla. Kasu honetan, Zaldibiako Gazte Asanbladaren eskaerari erantzunez, honako baimena eman du Udalak, bertan zehazten direnak betetzeko baldintzapean. 

 

EKITALDIETAN ONDORENGOA IZAN BEHAR DUZU GOGOAN:

  • Ezinbestekoa da gonbidapen edo sarrera izatea. Aurrez banatuko dira Kultur Etxean Udazken Biziako programan zehazten den egunetan.  Antolakuntzaren irizpideak jarraitzea eskatuko zaio sarreraren eramaileari.
  • Gutxienez ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago bertaratu. Garaiz iristea eskatzen da, jendea bere eserlekuetara erraz joan dadin.
  • Maskara jantzia izan beharko da uneoro.
  • Eskuak garbituko dira sarreran eta irteeran.
  • Ekitaldietan ezingo da  jan edo edan.
  • Antolakuntzak adierazitako eserlekuan eseri eta bere jarraibideak errespetatuko dira uneoro.
  • Ikuskizunetarako sarrera haurreskolaren aldetik egingo da, eta irteera areto futboleko zelaiaren aldetik. 
  • Sarreran eta irteeran pilaketak ekidin eta distantziak errespetatu.
  •  ondorengo irizpideak jarraitzea eskatuko zaio sarrera honen eramaileari.
  • Egoerak hala behartuta edo Zaldibiako Udalak hala erabakita: ekitaldi-ikuskizunak denboran atzeratu, egunez aldatu edo bertan behera geratu ahalko dira, sarreraren jabeak inolako kalte ordainik eskatzeko aukerarik gabe.