Asteazkenean burutu zen zaintzaren inguruko 3. formazio tailerra. Herritar gutxik parte hartu zuten baina halere, giro bikaina sortu zen zaintzaren inguruko formazio tailerrean. Formakuntza tailerrean bi gozinezkok bakarrik parte hartu izanak errealitatearen argazkia ematen digu.
Gehiago
Ikastaroa etxeko konposta nahiz, auzo konposta egiteko asmoa dutenei zuzendurik dago. Otsailaren 20an burutuko da Antzokian.
Gehiago
Zumarragako Minbiziaren aurkako elkarteak , urtarrilaren 31tik aurrera erretzeari uzteko taldeak jarriko ditu martxan Zumarragako lokalean. Herritik kanpo izanagatik gaiak izan dezakeen interesa dela eta zabaldu dugu deialdia.
Gehiago
ZAINTZA: GUZTION BEHARRA, GUZTION ARDURA lelopean 3. formazio tailerra antolatu du udalak urtarrilaren 30ean, berdintasun diagnostikoaren baitan sumaturiko beharrari erantzuteko asmoz.
Gehiago
Azken egunetako euriteek gogor astindu dute Zaldibia ere. Astearteko gauean, Ernaitzako bidearen erabat kaltetu zuen uraren higadurak. Udal teknikariak lanean ari dira ahalik eta lasterren arriskua gutxitu nahian.
Gehiago
Duela bi hilabete zabaldu zenetik 600 erabiltzaile izan ditu. Bertan traste zaharrak biltzen dituzte, bai tamaina handikoak bai et tamaina txikikoak ere. Berrabilgarriak izan daitezkeen tresnak ere biltzen dituzte ondoren, behar duenak berriz erabili ditzan. Suhiltzaileen ondoan dago Garbigunea.
Gehiago
Ahalik eta gehien birziklatze aldera, emaitza onenak lortzen dituen, atez ateko hondakin bilketa sistema definitu genuen. Teknikariek egindako proposamenei ekarpenak egiteko epea urtarrilak 17 arte irekita dago.
Gehiago
Lerro hauen bidez, Zaldibiako Udalak bat egin nahi du Herrira mugimenduak deiturik urtarrilaren 12an Bilbon “Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” goiburuarekin egingo den mobilizazio orokorrarekin.
Gehiago
Aurten ere iritsi zaigu negua eta ondo jakin bezala berarekin dator elurra. Zaldibiako Udalak elurrari aurre hartu nahi izan dio, jarri asmo diren bitarteko eta neurriak plazaratuz.
Gehiago
Enirio Aralar mankomunitatean behi behinean 2012ko azaroan onarturiko ordenantza ikusgai dako udalean. Alegazioak sartzeko epea zabalik dago urtarrilaren 18 arte.
Gehiago
Urtea hastearekin batera 2013ko egutegiaren banaketa abian da. Aurtengoan ere herritarrek bidalitako argazkiekin apaindu dugu Zaldibiako Udalak kaleratzen duen egutegia.
Gehiago
Zaldibia, Legorreta eta Itsasondon orotara 1.129 pertsonak hartu dute parte prozesuan, herritarren heren batek gutxi asko, eta hainbat erabaki hartzeaz gain, atez ateko bilketa sistema hobetzeko proposamenak ere egin dituzte.
Gehiago