Urteko azken osoko bilkura ostegunean

Ostegunarekin ospatuko da 2023 urteko azken plenoa. Hilaren 28an, arratsaldeko 18:00etan bilduko da udalbatza. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.

 

BILERAKO DEIALDIA

MOTA: OHIKOA

ORGANUA: Udal batzarra

EGUNA: 2023/12/28

ORDUA: 18:00etan

LEKUA: UDALETXEKO BATZAR ARETOAN  

AZTERGAIAK:

  1. 2023ko azaroaren 29an egindako bileraren aktaren irakurketa eta bere kasuan, onespena.
  2. Aurreko ohiko udalbatzatik Alkateak sinatutako Dekretuen zerrendari buruzko informazioa ematea.
  3. Lanpostuen zerrendaren zuzenketa eta Arkitekto plazaren dedikazioan aldaketa proposamena.
  4. Gipuzkoako Etxez Etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko hitzarmenaren luzapen-erabakia onartzea, hala badagokio.
  5. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua aurkeztutako mozio onartzea, hala badagokio.
  6. 2024.urteko aurrekontuaren proposamena onartzea, hala badagokio.
  7. Lazkaoko Beneditarren Fundazioaren hitzarmena onartzea, hala badagokio.
  8. Aurrekontuen balantzearen informazioa.
  9. Galde erreguak