Salto! udalekuetan izena emateko epea zabalik

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu UEMAK aurten ere. Salto! udalekuek izaten duten arrakasta ikusita, aurten bi txanda izango dira 2006-2009 arteko gazteentzat: ekainaren 24tik uztailaren 2ra, eta uztailaren 4tik 12ra. Ohi bezala, ibiltaria izango da ekimena eta Arantzatik Elizondorako bidea egingo dute gazteek, Nafarroan barrena. Izen-ematea zabalik dago martxoaren 31ra arte.

 

Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago. 2006 eta 2009 urteen artean jaiotakoek parte hartu dezakete. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua, opor-giroan ederki pasatzearekin batera.

Ibilbideari dagokionez, Arantzan hasiko da, eta Doneztebe eta Oronoz-Mugaire zeharkatu ondoren, Elizondora iritsiko dira gazteak. Herri bakoitzean bi gau pasatuko dituzte, eta herri batetik bestera oinez mugituko dira.

Udalak animatu egin nahi ditu herriko gazteak parte hartzera.

Lau modutara eman daiteke izena:

  • Lotura honetan.
  • Telefonoz: 943 81 66 99
  • Posta elektronikoan: administrazioa@uema.eus
  • Telegram edo Whatsapp bidez: 608 66 81 55