Ohiko Osoko Bilkura ostegunean

Urtarrilaren 28an, osteguna, iluntzeko 19:00etan telematikoki burutuko da urtarrileroko ohiko udalbatza bilera. Egungo egoera medio telematikoa izango da eta zuzenean jarraitu nahi duenak segidan du informazio osoa. 

 

OSOKO BILKURARI BURUZKO INFORMAZIOA:

NOIZ: Urtarrilak 28, osteguna

ORDUA: 19:00etan

MOTA:  OHIKO OSOKO BILKURA

NON: Telematikoa. Zuzenean konektatu nahi duenarentzat beherago azalpenak. 

AZTERGAIAK:

1.- 2020ko abenduaren  22an egindako bileraren aktaren irakurketa eta bere kasuan, onespena.

2.-Aurreko ohiko udalbatzatik Alkateak sinatutako Dekretuen zerrendari buruzko informazioa

3. Zaldibiko  Baratze Ekologikoen esleipen eta kudeaketarako Araudiaren aldaketa.

4. Udal tasak eta prezio publikoak ordaintzeko laguntzak emateko oinarri espezifikoak behin behineko onartzea

5. Zerbitzu publikoak eskaini eta ekintza administratiboak egiteagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duena, Zabor eta hiri Hondakin Solidoen Bilketari dagokion eranskina argitzea.

6. Ostalaritzak aurkeztu duen mozioa onartzea

7.-Gurasotasun-Baimenak Parekatzeko Gomendioa Onartzea Eta Indarraldiari Buruzko Akordioa Onartzea.

8. 2020 ekitaldiko aurrekontuaren egikaritzari buruzko informazioa

9. Galde erreguak

 

 

Bileran ZUZENEAN JARRAITU AHAL IZATEKO ondorengo pausoak jarraitu behar dituzue:

  • Ordenagailu, mugikor edo tablet batetik Chrome edo Firefox bilatzailearen bidez ondorengo lotura ireki behar duzue: https://plaza.zaldibia.eus/b/alk-w7f-wd3
  • Bertan sartzean:
    • Izen bat jartzea eskatuko dizue: jarri zuena eta eman HASI edo BATU botoia
    • Nola erabili nahi duzu audioa? ENTZUTEKO SOILIK
  • Arazoren bat duenak 943 88 03 57 telefonora deitu eta momentuan saiatuko gara arazoa konpontzen.