Ohiko Osoko bilkura ostegunean

Urriaren 29an Osoko Bilkura izango du udalbatzak, egoera dela eta telematikoki egingo dena. Jarraian duzue landuko den gaitegia eta telematikoki batzarra zuzenean ikusi ahal izateko bidea. 

OSOKO BILKURARI BURUZKO INFORMAZIOA:

NOIZ: Urriak 29, osteguna

ORDUA: 18:00etan

MOTA:  OHIKO OSOKO BILKURA edo OHIKO PLENOA

NON: Telematikoa. Zuzenean bertaratu nahi duenarentzat beherago azalpenak. 

AZTERGAIAK:

1. 2020ko uztailaren 23an egindako bileraren aktaren irakurketa eta bere kasuan, onespena.
2. Aurreko ohiko udalbatzatik Alkateak sinatutako Dekretuen zerrendari buruzko informazioa
3. Goienerrekin energia berriztagarria sortzeko aukerak ikertzeko azterketa abiatzea eta Zaldibiako Udala bazkide kolaboratzaile izatea onartzea, hala badagokio
4. Udal irudi korporatiboa: mahaiari eta prozesuari onarpena ematea, hala badagokio
5. Egiari Zor mozioa aztertu eta hala badagokio onartzea
6. 2021 urterako Tasa eta Zergak hala badagokio behin behineko onartzea.
7. 2020 ekitaldiko aurrekontuaren egikaritzari buruzko informazioa
8. Galde erreguak

 

Bileran ZUZENEAN JARRAITU AHAL IZATEKO ondorengo pausoak jarraitu behar dituzue:

  • Ordenagailu, mugikor edo tablet batetik Chrome edo Firefox bilatzailearen bidez ondorengo lotura ireki behar duzue: https://plaza.zaldibia.eus/b/alk-w7f-wd3
  • Bertan sartzean:
    • Izen bat jartzea eskatuko dizue: jarri zuena eta eman HASI edo BATU botoia
    • Nola erabili nahi duzu audioa? ENTZUTEKO SOILIK
  • Arazoren bat duenak 943 88 03 57 telefonora deitu eta momentuan saiatuko gara arazoa konpontzen.