Datorren astelehenean, urtarrilaren 30ean, izango da bilkura iluntzeko 18:30ean Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.
BILERAKO DEIALDIA
MOTA: OHIKOA
ORGANUA: Udal batzarra
EGUNA: 2023/01/30
ORDUA: 18:30ean
LEKUA: UDALETXEKO BATZAR ARETOAN
AZTERGAIAK:
1. 2022ko azaroaren 24an eta 2022ko abenduaren 27an egindako bileraren aktaren irakurketa eta bere kasuan, onespena.
2. Aurreko ohiko udalbatzatik Alkateak sinatutako Dekretuen zerrendari buruzko informazioa ematea.
3. 2023 urterako langileen soldaten igoera proposamena onartzea, hala badagokio.
4. Euskararen aurkako eraso judizialak mozioa onartzea, EH Bilduk aurkeztutakoa, hala badagokio.
5. Zaldibia -Gaintza udalerrien arteko elkartearen estatutuak onartzea, idazkari-kontuhartzaile lanpostuari eusteko, hala badagokio
6. 2022ko aurrekontuaren egikaritzari buruzko informazioa.
7. Galde erreguak