Ohiko osoko bilkura deialdia astearterako

Datorren asteartean, maiatzaren 2an, izango da bilkura arratsaldeko 18:00etan Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.

BILERAKO DEIALDIA

MOTA: OHIKOA

ORGANUA: Udal batzarra

EGUNA: 2023/05/02

ORDUA: 18:00etan

LEKUA: UDALETXEKO BATZAR ARETOAN  

AZTERGAIAK:


1. Udalbatza bilera hau ohikotzat jotzea onartzea.
2. 2023ko martxoaren 6an egindako bileraren aktaren irakurketa eta bere kasuan, onespena.
3. Aurreko ohiko udalbatzatik Alkateak sinatutako Dekretuen zerrendari buruzko informazioa ematea.
4. 2023ko ekitaldiko aurrekontuaren kreditu aldaketa.
5. Zaldibiako Udala Oinherri Elkartean bazkide laguntzaile moduan parte hartzeko proposamena.
6. 2023ko maiatzaren 28an egingo diren Udal eta Batzar Nagusietako hauteskundetarako mahaiak osatzeko zozketa.
7. Galde erreguak