Mugikortasunari buruzko herri batzarra asteazkenean

Uztailaren 2rako, asteazkena, Mugikortasun gaiari buruzko herri batzarra deitu du Udalak arratsaldeko 18:30ean udaletxean. Plaza inguruaren oinezkotzea, herri-guneko trafikoa eta Zaldibia-Ordizia bide-gorria izango dira hizpide. 

 

HERRI BATZARRA: MUGIKORTASUNA

  • EGUNA: uztailak 2, ASTEAZKENA
  • ORDUA: 18:30
  • LEKUA: Udaletxeko batzar aretoa
  • OHARRA: euskaraz ez dakitenentzat aldibereko itzulpena eskainiko da.

 

Asteazkeneko deialdiak, jarraipena ematen dio iaz hasitako bideari. 2024 urte hasieran aurkeztu zuen Zaldibiako Udalak Mugikortasun Plana  eta urte amaieran 2025eko aurrekontu eta erronkak azaltzeko batzarretan ere aipagai izan zen gaia. Zehazki, honakoak izango dira hizpide asteazkeneko batzarrean: 

  • Plaza inguruaren oinezkotzea
  • Herri-guneko trafikoaren antolaketa
  • Zaldibia-Ordizia arteko bide-gorria

Udalak herritarrei bertaratzeko deia egiten die.