Otsailaren 28an, ostirala, Zaldibiako antzokian izango ditugu 22:30ean. Sarrerak (10€) egunean bertan jarriko dira salgai, 21:30etik aurrera.
Sinopsia: Laura eta Juan. Bizitza ulertu eta aurrera egiteko bi modu ezberdin, guztiz kontrajarriak. Eta halere, elkar maite dute, nola ez. Institutuan ikaskide izan ziren, eta gaur egun, 30 urtetako krisi amaigabean murgilduta, ustegabean egin dute topo. Ikuslearen hasierako algarak hausnarketa bilakatuko dira; zer demontre egin geure bizitzekin? Amets eta algarak, barre eta negarrak.