Matrikulazio epea zabalik Musika Eskolarako

Maiatzaren 2tik 10era bitartean Zaldibiko Musika Eskolan izena emateko aukera izango dute ikasle berriek. Eskaintza barrutik ezagutzeko jarraian dagoen bideoa ikusi eta ate-irekien saioetara gerturatu daitezke herritarrak. Informazio osoa hemen. 

 

Musika Eskola zerbitzua urte askotan zehar eman da Zaldibian eta herritarren artean bada musikarako zaletasunik. Gaur egun 33 erabiltzaile dabiltza eskolan eta Ordiziako Musika Eskola da zerbitzuaren emailea.

2024/2025 kurtsorako matrikulazioa

EPEA: Maiatzaren 2tik 10era irekiko da ikasturte berrian matrikulatzeko epea.

LEKUA: Karreane Kultur Etxean. Kontsultatu ordutegia hemen. 

ESKAINTZA: informazio osatua eta tarifak kultur etxean ezagutu ditzakete interesatuek. 

 

Matrikulatu aurretik Musika Eskola barrutik ezagutzeko ate-irekien saioak antolatu dira aurten, maiatzaren 6tik 8ra bitartean. Edozein herritar gerturatu daiteke eskaintza ezagutzera. Hona hemen programazioa:

MAIATZAK 6, ASTELEHENA

  • Hizkuntza Musikala: 16:30ean
  • Txistua: 16:30ean
  • Pianoa: 17:00etan
  • Zeharkako txirula: 17:15ean
  • Trikitixa: 19:45ean
  • Panderoa: 19:45ean

MAIATZAK 7, ASTEARTEA:

  • Gitarra: 17:30ean
  • Biolina: 19:30ean

MAIATZAK 8, ASTEAZKENA:

  • Bateria-perkusioa: 16:30ean

Berrikuntzak

Datorren ikasturtea berrikuntzekin iritsiko da Zaldibiako Musika Eskolan.

  • Musika tailerra eskainiko da 4 eta 5 urteko haurrentzat, txikienak modu ludikoan musikara gerturatzeko.
  • Haur eta gazteen kantu taldea ere sortu nahi da herrian eta bertan parte hartzeko aukera ere izango da.
  • Trikitixa eta panderoa taldean ikasteko aukera ere eskainiko da.