Kultur eta Kirol taldeentzat 2024ko dirulaguntza deialdia zabalik

Ekainaren 3ra arte, zabalik izango da herriko Kultur eta Kirol taldeen urteroko udal dirulaguntza deialdia. 2024an zehar Zaldibiako irabazi asmorik gabeko kultur eta kirol erakundeei beraien proiektuen eta urteko programen garapena finantzatzen laguntzea izaten da helburua. Jarraian dituzue laguntzen oinarriak, eskaerak aurkezteko epea eta gainontzeko informazioa. 

 

Martxoaren 20an bildu ziren Udaleko Kultur eta Kirol arduradunak herriko hainbat elkarte eta talderekin aurtengo urteari begirako asmoak elkarbanatzeko. Hizpide izan zen gaietako bat urteroko dirulaguntza deialdia izan zen eta taldeei euren programak aurkezteko deia egin zitzaien.

Hala, 2024ko maiatzaren 2an, Zaldibiako udaleko Alkatetza Dekretuaren bitartez onartu dira Kirol eta Kultura arloan 2024an emango diren diru-laguntzen oinarriak eta deialdia. Hemen eskaerak aurkezteko informazio osoa:


Epea: 2024ko ekainaren 3ra arte (egun hori barne).

Dokumentazioa: behean atxikitako oinarrietan zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Eskaerak aurkezteko lekua: telematikoki www.zaldibia.eus web-orrian, edo udaletxeko harreran

Zalantzak argitzeko Kultur Etxera jo dezakezue.