ITZULIA dela eta, trafiko oharra

Asteazken honetan, apirilak 9, Itzulia Basque Country txirrindulari proba bi bider pasako da Zaldibiatik. Honek trafikoan eragozpen eta mozketak ekarriko ditu, jarraian azaltzen direnak.

 

Aste honetan jokatuko den Itzulia Basque Country txirrindularitza proba Zaldibiatik pasako da asteazkenean (apirilak 9). Etaparen amaiera aldera bi aldiz pasako da herri barnetik: lehenengo biran, Ordizia aldetik datozela, Zubiondoko bidegurutzean Gaintzarako norantza hartuko du. Bigarren biran, Ordizia aldetik bariantetik datorrela, Arreseneko autobus geltoki pareko bidegurutzean Lazkaomendirako bidea hartuko du Biandako aldapa igoz. Maila honetako txirrindularitza proba batek berarekin dakartzan trafiko eragozpenak biderkatu egin daitezke bi bira izate honekin.

Gaintzako igoera 16:20 eta 16:40 artean hastea aurreikusi dute antolatzaileek (txirrindularien erritmoaren arabera) eta Alegirainoko buelta egin ostean, Lazkaomendikoa 17:00 eta 17:40 artean.

Honenbestez, 16:00ak eta 18:00ak artean, aipatutako guneetan trafiko mozketak izango direla aurreikusten dugu.

Zaldibiako Udaletik herritarren lankidetza eta ulermena eskatzen dugu, eta ekitaldiak eragindako eragozpenak gutxitzeko, garaje pribatuak erabiltzea eta joan-etorriak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dizuegu.