Ingurumen, Lehen Sektore eta Landa Garapeneko lan-arlo deialdia

Datorren asteazkenean, otsailak 24, iluntzeko 19:00etan izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Karreane Kultur Etxean izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak. 

 

EGUNA: 2021eko otsailak 24, asteazkena

ORDUA: Iluntzeko 19:00etan, Karreane Kultur Etxean         

       (segurtasun neurriak errespetatuz eta musukoarekin)

 

GAIAK:

  • Igiruako larre ustiakerako 2021eko GOILARRE programa. (Pista konponketaren aurrekontua…)
  • GOIENERrek aurkezturiko eguzki-plaken proiektua
  • Herri baratzen esleipenak eta ordenatza aldaketa
  • Tarte irekia

Gogoratu udal lan-arloetara aztertzen diren gaien inguruan jakin edo ekarpenak egin nahi dituen edozein herritarrek parte hartu dezakeela.